Atzealdea

Tinatxo estropada Donostiako Portuan

Tinatxo estropada Donostiako Portuan

Hurrengo urriaren 5ean, larunbatean, 11:30ean, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Euskal Itsas Museoak tinatxo estropada antolatuko du Donostiako portuan

-ren irudia Tinatxo estropada Donostiako Portuan

Euskal Itsas Museoak tinatxo estropada antolatuko du kirolari eta festari loturiko gure itsas ondarea balioan jartzeko asmoarekin.

Noiz: Urriak 5, larunbata
Ordua: 11:30etan (itsasgora)
Nori zuzendua: Parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsona guztiei. Igerian jakin behar da derrigorrez.
Izen ematea: 94343051 / hezkuntza@itsasmuseoa.eus / Urriaren 2a baino lehen. Plaza mugatuak. Doako jarduera

Tinatxo estropada zingan edo polainean arraun eginez izango da, potin edo txalupa txikietan erabiltzen den arraunean egiteko modua. Tinatxo bakoitzean pertsona batek hartuko du parte arraun bakar batekin, arrauna tinatxoak alde batean duen hutsune biribil antzekoan ipinita eta arrauna albo batera eta bestera eraginez. Estropada baliozkoa izateko estropada osoan zehar parte-hartzaileak tina barruan egon behar du.

Materiala: tinatxoak (egurrezko upelak erdibituak) eta arraunak. Euskal Itsas Museoak prestatuko ditu.
Parte-hartzaileen kopurua: 16 pertsona.
Txandak: Estropadak 4 txanda izango ditu eta txanda bakoitzean 4 pertsonek hartuko dute parte. Txanda bakoitzeko onenek finala jokatuko dute. Txandak zozketaz osatuko dira eta txanda bakoitzak gehienez 15 minutu iraungo du.
Prestaketa: Norgehiagoka baino lehenago parte-hartzaileei polaina arraunketa estiloko argibide txikiak emango zaizkie.
Hasiera puntua: Kaiarribako arrapalan tinatxoak hartu eta Gurutze Gorriaren ondoan dagoen baliza bateraino joan beharko dute-eta ziaboga egin berriz ere hasiera puntura bueltatzeko. Egin behar duten ibilbidea 80 metrokoa da. Epaimahaiak hartzen duen erabakia definitiboa izango da.
Saria: Garaile bakarra izango da, finaleko txanda irabazten duena, eta bi pertsonentzat Navegavelarekin bela bataioa irabaziko du sari gisa. Estropada bukatu ondoren parte harzaile guztiei luntxa eskainiko zaie.