Atzealdea Baserritarrak

Baserritarrak

Baserritar jantzien erakusketa zabalik izango da Jantziaren Zentroan, urriaren lautik, urtarrilaren laura bitarte. 

Baserritarrak

Kaixo Jantziaren Zentroaren laguna!

Baserritar jantzien erakusketa zabalik izango da Jantziaren Zentroan, bihartik, urriaren lautik, urtarrilaren laura bitarte. 

Aurten gizonezkoen jantziari garrantzia berezia eman diogu. Kapitain etxeko sarrerako aretoan eskuineko pareta osoan bost gizonezko baserritarren jantziak, bost brusoi, guztiak erreplikak, ikus ditzakegu. Atzealdean pareta luze zabal hartzen duen XX. mende hasierako argazkian gizonezkoak dira protagonista. Aurrez aurre Errenteriako argazki zaharra, eta bederatzi emakume baserritarren jantziak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako jantzien erreplikak. 

 “Baserritar jantzia barrutik” hitzaldia.

Azaroan baserritar jantzia ezagutzeko hitzaldi berezia eskainiko da Jantziaren Zentroan. Jantziaren zati bakoitza azalduko ahala jantzi egingo dugu, barrutik nola dagoen eginda, nola lotzen den, buruko zapia nola janzten den ikusi eta ikasiko dugu. 

Bi hitzaldi izango dira, azaroaren 15ean euskaraz, eta azaroaren 22an gazteleraz, biak ere arratsaldeko 17.00tan. Ordu bete iraungo dute eta zazpi euroko kostua daukate. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzi ala Errenteriako bulegora deituta 943 49 45 21 telefonora, plazak mugatuak dira.

Baserritar jantziaren liburuxka salgai.

Erakusketak irauten duen bitartean, Jantziaren Zentroan “Baserritar jantzia. Herri langile baten aztarna” izeneko liburuxka salgai egongo da 3,5 eurotan. Euskara/gazteleraz idatzia, baserritar jantziaren zati bakoitza deskribatzen da, argazkiekin eta testu zaharrak aipatuta.