"Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean" aldi baterako erakusketa Zumalakarregi museoan
Gipuzkoa hitza, zehazki “Ipuscua”, lehenengo aldiz dokumentu batean agertu zenetik mila urte betetzen ditugun honetan, lurraldea osatu eta bermatu zen XIX. mendea aztertzen dugu oraingoan.
- 42

Lurraldeak hiriburu finkorik ez izatetik hiriburutza Donostian behin betiko ezartzeraino egindako ibilbidea aztertzen dugu, Tolosarekin izandako tirabirak adieraziz.
Lurraldetasunari dagokionez, Oñati Gipuzkoari lotu zitzaion garaia ere hau izan zen, gure mapa erabat osatuz.
Aldaketa guzti hauek erakusteko XIX. mendeko bibliografian jartzen du begirada bat, izan ere Gipuzkoako lurraldeari buruzko lan ugari argitaratu baiziren.
Beste begirada kartografiari eskaintzen zaio. Probintziaren mapa osatu ostean, izugarri ugaldu zen.
Azken begirada ikonografiari dagokiona da. “Album de Guipuzcoa” izenburupean agertutako estanpa liburuak erabili dira lurraldea deskribatzeko.
Grabatu originalez gain, XIX. mendeko irudiez osatutako mapa interaktibo bat ere osatu da, bisitarien gozamenerako.