2025/05/26 18:30 - 20:00
KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (DONOSTIA)
GFAko Kultura Ondare Zuzendaritzak antolatutako hitzaldia Ondarea Orain 2025 Jardunaldien testuinguruan (Ipuskoa izanetik izena 1025/2025 programazioak barne hartuta):
Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren
zaintza eta geroratzean
Kultura Ondarearen gaurkotasuna partekatuz
2024ko ekainean, Bertsolaritza interes kultural immaterialeko ondare
izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak EAEn ere, aurretik 2018an Nafarroako
Gobernuak eta 2022an Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuak
abiatutako izendapenen bidea borobilduz. Era honetan, bertsolaritzaren
lurralde osoko administrazioek egin diote aitortza. Aitortza hori
komunitate oso baten lanari esker lortu da, eta horren aitorpena da
izendapena. Bertsolari eta bertsozaleen ardura eta auto-antolaketa
izan dira, gaur egun bertsolaritzak duen ondare biziberritu izaeraren
gako nagusiak.
Bertsotan bezala, jardunaldien azkeneko puntua
izango da onena: gaur egungo bertsogintzan erreferente nagusietako
diren bi bertsolariren saioaz gozatuko dugu.
Partaideak: Aritz Zerain Miner (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea); Ekhiñe Egiguren (aurkezlea).
(Hizkuntza: euskara)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK