2025/12/10 18:30 - 20:00
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako irakurketa saioa, Klubak programaren barruan:
Basa,
Miren Amuriza
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sustatutako Klubak programako
irakurketa klubaren saio berri. Ander Izagirre idazle eta kazetariak
dinamizatuko du topaketa hau, eta Miren Amurizaren Basa
obraren inguruan arituko da.
Euskaraz idazten eta argitaratzen duten gazteei zuzendutako Igartza
Saria irabazi duen eleberri honetan, Miren Amuriza berstolari eta
idazleak Altzerreka herria eta Sabina Gojenola, bere bizimoduaren
amaieraren aurka oldartzen den landa eremuko emakumea, aurkezten
dizkigu. Sabina alarguna da eta bere etxea eta koinatua zaintzen ditu.
Zaintzaile bai, baina ez zaindua, ez baitu bere seme-alaben zaintza
onartzen. Miren Agur Meabe idazleak gaztelaniara itzuli du Amurizaren
lan hau.
Dinamizatzailea: Ander Izagirre.
(Hizkuntza: gaztelera)
Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa da.

Biblioteca
Kultura
Agenda KMK