Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Gipuzkoako artxibo historiko foralek  martxan jarri dute ondorengo erakusketa birtuala:

"Gipuzkoa perspektiban: plano eta marrazkiak XVI.mendetik XX.mendera"

Erakusketa honetan dauzkazue lurraldeko bilakaera ekonomikoarekin lotutako paisaia, eraikin, espazio publikoak eta pribatuak agertzen diren plano eta marrazkien erakusketa. Bilaketak egin ditzakezue testuan, gaika edota herrika.

0 emaitza erakusten
Zegamako parrokia eta herriko emparantzaren planoa
Parrokia Zegama

Zegamako parrokia eta herriko emparantzaren planoa (1778)

Fatxadaren, plazako ixteko eta bere sarreren eta graderiaren profilaren planoa
Arronako zementu-fabrika 'La Carmen'
Eraikuntza industria Zestoa

Arronako zementu-fabrika 'La Carmen' (1901)

'La Carmen' zementu-fabrikako zakuak transportatzeko bide goratuaren proiektua.
Yarza Porlan Fabrikaren planoa
Eraikuntza industria Uharka Zumaia

Yarza Porlan Fabrikaren planoa (1886)

Yarza zementu-lantegiaren oinplanoa, Oikian (Zumaia), M. Garbayo Moreno ingeniariak egina
Pobreen Ospitaleko planoa (Elgoibar)
Ospitale Elgoibar

Pobreen Ospitaleko planoa (Elgoibar) (1835)

Elgoibarko Magdalena baselizan egin behar duten hospitaleko planoa.