Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Gipuzkoako artxibo historiko foralek martxan jarri dute ondorengo erakusketa birtuala:
"Gipuzkoa perspektiban: plano eta marrazkiak XVI.mendetik XX.mendera"
Erakusketa honetan dauzkazue lurraldeko bilakaera ekonomikoarekin lotutako paisaia, eraikin, espazio publikoak eta pribatuak agertzen diren plano eta marrazkien erakusketa. Bilaketak egin ditzakezue testuan, gaika edota herrika.
La Providencia xaboi-fabrika (1908)
Donostiako Tabako Fabrikaren fatxada nagusia (1899)
Portu hondartzaren planoa (Aia) (1833)
Antiguo auzoaren planoa (Donostia) (1853)
Groseko hareatzen planoa (Donostia) (1880)
Donostiako Tabako Fabrikako burdinazko atea (1899)
Petrolio fabrikaren planoa (Pasaia) (1881)
Tolosako Urbieta paper fabrikari atxikitako etxearen planoa (1869)