
Asetu zure jakinmina lelopean, irakurketaren eta kulturaren ohiturak sustatzeko kanpainak 11.001 bonu jarriko ditu merkatuan, Gipuzkoako 68 liburudendetara iritsiko direnak, kulturaz oparitu eta gozatzeko helburuarekin Gabon hauetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak berriz abiarazi du Bono Kultura kanpaina, kontsumo kulturala sustatzeko, tokiko merkataritza babesteko eta gipuzkoar herritarren artean kulturaz gozatzeko ekimen giltzarria. 11. edizioa ospatzeko, ekimenak berrikuntza sorta batekin dator aurten, are erakargarriagoa eginez: bonua digitala izango da, gazteentzako berariazko hobariarekin eta %50eko aurrekontu gehigarriarekin, bezeroen eskura bonu kopuru errekorra jartzeko aukera emanez, guztira 11.001. Abenduaren 4tik urtarrilaren 31ra arte, edo agortu arte, lurraldeko 68 establezimendutan eskuratu ahal izango dira.
Goizane Álvarez Kultura diputatuak azpimarratu du Bono Kulturarekin «Bono Kultura indartu dugu, kulturaren eraldatze-ahalmen sakonean sinesten dugulako. Aurrekontu gehiago, bonu gehiago eta herritarrentzat liburuak eta musika eskuratzeko erraztasun handiagoak».
Horrela, 2025ean 120.000 euroko aurrekontua izango du (aurreko edizioetan 80.000), horietatik 60.000 euskarazko liburu eta diskoak erosteko izango dira, eta gainerako %50a beste hizkuntzetako produktu kulturaletarako.
Kultura Bonu erabat digitala
Azkenik, edizio honetako berrikuntza nagusietako bat da, lehen aldiz, bonuak %100 digitalak izango direla, eta horrek pertsonako 3 bonu muga ezartzea ahalbidetuko du kategoria eta hizkuntza bakoitzeko. Ezingo dira aurrez eskuratu, baizik eta deskontua zuzenean aplikatuko da establezimenduan transakzioa egiten den unean NANa bertan erakutsita.
68 establezimenduen artean, 23 Donostian daude, 4 Errenterian, 2 Hernanin, eta Lasarte-Oria, Usurbil, Oiartzun, Pasaia eta Andoain herriek liburu-denda bana izango dute. Bidasoa eskualdean 4 establezimendu (3 Irunen eta 1 Hondarribian); Deba Behean, zortzi (2 Mutrikun, 2 Soraluzeko, 1 Mendaron, 2 Eibarren eta 1 Elgoibarren); Deba Garaian sei (1 Arrasaten, 1 Bergaran eta 4 Oñatin); Goierrin sei (Urretxu, Zumarraga, Beasain, Ordizia eta Legazpin); Tolosaldean hiru (2 Tolosan eta 1 Anoetan); eta Urola Kostan sei (2 Zarautzen, 2 Azpeitian, 1 Orion eta 1 Azkoitian).
«Formatu digitalak eraginkorragoak eta gardenagoak izatea ahalbidetzen digute, baita programaren kontrola hobetzea eta lurraldeko banaketa bidezkoagoa bermatzea ere», amaitu du diputatuak.
Kultura bonoa datuetan:
Kultura Bono orokorra (7.335 bono)
• 3.325 bono euskarazko produktu kulturaletarako.
• 4.010 bono beste hizkuntzetako produktu kulturaletarako.
Bonifikazioa:
• 12 € gutxienez 30 €-ko erosketetan (euskarazko produktuak).
• 10 € gutxienez 30 €-ko erosketetan (beste hizkuntzak).
Gazteentzako Kultura Bonoa (16–22 urte) 3.666 bono
• 1.670 bono euskarazko produktu kulturaletarako.
• 1.996 bono beste hizkuntzetako produktu kulturaletarako.
Bonifikazioa:
• 12 € gutxienez 20 €-ko erosketetan (euskara).
• 10 € gutxienez 20 €-ko erosketetan (beste hizkuntzak).
Bonuen eskuragarritasuna establezimenduz establezimendu uneoro ezagutu ahal izango da. Klikatu hemen
Aurkitu zure denda: