Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.

Bihur zaitez Kultur Dealer

Kultur Dealers kontakizunak

Aurkitu hurbilen duzun makina

Inoiz ez zenuen horrelako gauzarik ikusi. Datozen hurrengo 3 hilabeteetan, kulturaren 12 vending makina, Gipuzkoako 12 leku ezberdinetan kokatuko dira. 200 fikziozko testu eta gogoeta baino gehiago, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, hiritar guztien eskura.

Gipuzkoa Kultur Dealer-a da.

 
Kultura Bonua 2025 11.001 bonu, kultura Gipuzkoa osora hurbiltzeko “Zure buruko hegaztiak elikatu” lelopean, irakurketaren eta kultur ohiturak sustatzeko kanpainak...
  Kultura Bonua 2025 11.001 bonu, kultura Gipuzkoa osora hurbiltzeko   Asetu zure jakinmina lelopean, irakurketaren eta kulturaren ohiturak sustatzeko kanpainak 11.001 bonu jarriko...
  Hemen DEHBAren (Dokumentazioaren Ebaluaketa eta Hautapenerako Foru Batzordearen) bileretako akten laburpenak daude kontsultagarri.  Azkeneko akta:  14. Akta (2025/10/09) Aurreko...
"Eszena iluna. Bera esna" erakusketaren kartela
Gipuzkoa Kultura Katapulta Tour...

Zertan datza eta nola funtzionatzen du sormenerako gune horrek?

Epaimahai gaitu batek (Gipuzkoako idazketa-tailerretako kideek eta Gipuzkoako bi idazlek osatua) jatorrizko mikrokontakizun onenak aukeratu ditu. Testu horiek banatuko dira saltzeko makinetan.

Zertan datza eta nola funtzionatzen du pentsamendurako gune horrek?

Makinetan, interesdunek bidalitako mikrokontakizun onenez gain, jada argitaratutako pentsamenduko eta filosofiako pieza laburrak, poesiak, aforismoak, eta abar egongo dira. Cristina Enea Fundazioa aukeratu ditu testuak.

Nola banatuko dira testuok?

Uztailaren eta irailaren artean, Gipuzkoako hainbat puntutan ezarriko diren saltzeko makinen sistema batek jarriko ditu agerian sormenerako eta pentsamendurako gune horiek, kalean bertan. Kultur Dealersen webak ere emango du aukeratutako testuen berri.