
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Fundazioak bultzatzen dute. Programa Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du.
• Lau emanaldi Gipuzkoako hainbat gune edo jaialditan. Horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoa da.
• 500 euro garbiko konpentsazio ekonomikoa emanaldi bakoitzagatik.
• Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabaketa.
• Musika Bulegoarekin lankidetzan egingo den komunikazio eta sustapena, eszenografia, produkzioa, ekonomia, fiskalitatea eta jabetza intelektuala prestakuntza programan doan parte hartzeko aukera emango zaie.
Kutxa Fundazioak Tabakaleran duen espazioan aurreikusitako obrak direla eta, edizio honetan ezin da entsegu-guneetarako sarbiderik eskaini aurreko edizioetan bezala, nahiz eta aukera horri berriro ekitea aurreikusten den lanak amaitu ondoren.
Orain arte zirkuituan parte-hartu duten artistak:
AURREKO EDIZIOAK atalean ikusi ditzazkezue.
Parte hartu nahi duzun disziplinan bete ezazu formularioa. Izen-ematea 2025ko abenduaren 8an amaitzen da. Kontsulta itzazu deialdiaren oinarriak.

Arte eszenikoen arloan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau izena emateko.

Musika arloan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau izena emateko.
Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalentzat da.
Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia.
Aurkezten diren proposamenek artisten beraien originalak izan behar dute, gehienbat, edo haientzat sortuak.