Dokumentazioa suntsitzeko izapidea ondorengoa da:
Artxibo Administratiboak edo Gipuzkoako Artxibo Orokorrak eskaera edo jakinarazpena aurkeztu behar du DEHBAn ondorengo emailera idatzita: dehba-artxiboak@gipuzkoa.eus
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (kasuan kasuari dagokion inprimakia):
1. Dokumentazioa suntsitzeko jakinarazpena (ebaluatutako serieak)
2. Dokumentazioa suntsitzeko baimen eskaera (egoera txarrean)
3. Dokumentazioa suntsitzeko baimen eskaera (paperezko kopiak)
DEHBAk hilabete bateko epea dauka proposatutako suntsiketa eskaera onartzeko edo baztertzeko. Ezezko ebazpena beti arrazoitua izango da. Hilabetea pasatu ondoren, DEHBAk ez badu erantzunik ematen, eskaera onartutzat emango da.
Ebaluatutako dokumentazioaren kasuan, ez da baimen eskaera aurkeztu behar, jakinarazpena baizik (1. puntuan dagoen inprimakia). Behin DEHBAri ebaluatutako dokumentazioaren suntsiketa jakinarazita, suntsiketa gauzatu daiteke. Ez da DEHBAren erantzunik itxoin behar.
Baimendutako edo jakinarazitako suntsiketak suntsiketen erregistroan apuntatuko ditu DEHBAk eta erregistro hau kontsultagarri egongo da DEHBAren webgunean.