Itzuli
Galdaketa-fabrika, Lasarten
Burdin industria
Lasarte-Oria

Galdaketa-fabrika, Lasarten (1849)

Hasiera-data: 1849-09-27 Amaiera-data: 1853-09-27
Signatura: AGG-GAO DM29,15
Bolumena eta euskarriak: plano 1, 66,7 x 44 cm, bi tinta paper gainean (gorria eta beltza). Eskala metroka: 1/100.

Lasarteko galdaketa-fabrikaren planoa

Edukia eta garrantzia

Papera ekoizteko gelak eta makinak instalatzeko proiektuaren proposamena.
Galdaketa-fabrikan dauden instalazioen planta beltzez zehazten da, eta gorriz, berriz, proposatutako gelak. Fabrikaren albo batean, Fermin de Lasalaren errota.

Oharra(k)

Planoa Mandasko Dukearen espediente batean dago, 1849-1853 urteetako datarekin. Espediente horretan, besteak beste, Fermin de Lasala eta Edouard Fossey ingeniari mekanikoaren arteko korrespondentzia dago.
Garai hartan, Fermin de Lasalak Lasarten eraiki zuen burdindegiko makina eta objektuen fabrika bateko kudeatzaile eta administratzailea zen Fossey.

Gaiak

Makina-tresna; Paper-industria

Toponimoak

Lasarte-Oria (Gipuzkoa)