Itzuli
Irurako paper eta irun fabrikaren planoa (koloreztatua) (1850)
Hasiera-data: 1850-09-22 Amaiera-data: 1850-09-22
Signatura: AGG-GAO PT3366:505r-511r
Bolumena eta euskarriak: plano 1, 53,5 x 37 cm, lau tinta paper gainean (horia, urdina, gorria eta grisa). Eskala: pies castellanos.
Iruran dagoen paper fabrikaren plano topografikoa, presa, ubide, eta errota, Anoetako eremuan
Edukia eta garrantzia
Planoan, fabrikaren instalazioen kokapena ikusten da, ibaiaren ertz batean. Beste ertzean eta presatik gertu, Anoetako errota.
Oharra(k)
Planoa eskritura batekin batera doa, Iruran paper eta irundegi bat eta kotoi eta artilezko ehunak egiteko komanditazko sozietate bat eratzeari buruzkoa. 1850-10-28.
Ondoren, bi lantegitan bereizi ziren, bata papera fabrikatzen zuena eta bestea kotoiak estanpatzen zituena.
Gaiak
Paper-industria, Ehungintza
Toponimoak
Irura (Gipuzkoa)