La Confianza fabrikako langileen etxeak, Tolosan (1893)
Tolosako La Confianza paper fabrikako langileen etxeen proiektua.
Edukia eta garrantzia
Tolosan dagoen "La Confianza" izeneko paper fabrikako langileen etxeen proiektua eta beste eraikin batzuen eraberritzea.
Oharra: berrikuntzak tinta karminez adierazten dira, baita obra berriak ere.
Egilea: Julian Eizaguirre.
Planoaren goikaldean altxaeren irudiak daude: obra berrien altxaera bat eta berrikuntzen beste bat. Behealdean, fabrikaren instalazioen plano orokorra -Araxes ibaiaren eta Tolosa-Iruñea errepidearen artean-, langile-etxe berrien kokapena (Leaburun) eta berritu beharreko eraikina zehaztuz.
Oharra(k)
1893. La Confianza fabrikaren lurretan langileentzako etxeak eraikitzeko eta fabrikaren atal nagusiari atxikitako teilapeak altxatzeko espedientea.
Eskaera L. Duras y Cia-k -fabrikaren errentariek- egin dute.
Gaiak
Paper-industria, etxebizitza
Toponimoak
Tolosa (Gipuzkoa)
Agenteak
Eizagirre, Julian