Itzuli
Tabako-fabrika, Donostian
Tabako-industria
Donostia

Tabako-fabrika, Donostian (1886)

Hasiera-data: 1886-09-28 Amaiera-data: 1887-09-28
Signatura: AGG-GAO JDIT1052/12b
Bolumena eta euskarriak: plano bat, 27,1 x 30,0 cm, bi tinta oihal-paperaren gainean (gorria eta horia). Eskala: 0,005 metroko

Lurrun-makina baten instalazioa Donostiako tabako-fabrikako patioan

Edukia eta garrantzia

Planoan Aldundiaren eraikina eta bere patioa, tabako-fabrika eta bere patioa, makina instalatzeko diseinatutako lehen kokalekua eta ondorengo kokapen-proposamena ikus daitezke. Halaber beste eraikin edo espazio batzuk agertzen dira, hala nola Gobernu Zibilaren patioa, arotzeriako tailerra – Aldundiaren inprenta zaharra –, Ogasun Ordezkaritzaren patioa eta eskolak.

Oharra(k)

1886-1890. Donostiako Tabako Fabrikan pabiloi bat eraikitzeko eta tabakoa txikitzeko makinak instalatzeko espedientea.
Aldundiak adierazten du hasierako proiektuaren kokapena aldatu behar dela, Probintziako Lanen zuzendariak teilapeek Probintziako Jauregian kalteak egin ahalko zituztela aurreikusi zuen eta.

Proiektuaren eskatzaileak, Francisco Esparza y Abad, tabakoa txikitzeko makinen lehen asmatzaile bezala aurkezten du bere burua.

Gaiak

Tabakoaren industria

Toponimoak

Donostia (Gipuzkoa)