Edukia eta garrantzia
Julian Eizaguirre obra-maisuak sinatutako proiektua.
Ugaran izeneko etxea eta errota berria eraiki nahi den lekua seinalatzen dira.
Oharra(k)
Plano hau errota eraikitzeko baimen-eskaera espediente batean dago. Ugarango finkaren jabeak, Jose Maria Echeverriak, errota eraikitzeko baimena eskatu zion Probintzia Aldundiari, Tolosatik Berastegirako errepide ondoan (Urtoko portuan) irin-errota bat, ur-bideak eta ur-biltegia eraikitzeko. Arrosiko puntutik harria ateratzeko baimena ere eskatu zuen, obran erabiltzeko asmoz.. Errepideetako Tolosako barrutiko langileburuak lekuan bertan neurketak egin ondoren, Aldundiak baimena eman zion errota eraiki eta Arrosiko eremutik harria ateratzeko.
Gaiak
Irin-industria
Toponimoak
Elduain (Gipuzkoa)
Agenteak
Eizagirre, Julian