Atzealdea Politika telesailetan

Politika telesailetan

IKUSI

 

Edukiaren deskribapena: Politika boterea da, eta boterea da fikzioak jorratzen dituen gaietako bat. Baita telesailetan ere. Horren adibide dira House of Cards, Borgen, Veep edo The West Wing, politikaren gaia bete-betean jorratzen duten telesailak. Baina ez dira bakarrak. Game of Thrones, A very English Scandal edo Bodyguard bezalako telesailetan ere funtsezko osagaia baita politika. Eztabai afarian politikaren mundua lehen eskutik ezagutzen duten gonbidatuak elkartuko dira, beraien ikuspegitik azaltzeko zenbateraino den egia fikzioan agertzen den politika hori

Hori da EZTABAIren saio honen gaia. Saio horren helburua da eztabaida informala eta berdinen arteko lasaitasuna eragitea, eta, horretarako, afari bat egitea, hainbat jende bildu eta gaiari buruz hitz egiteko.

Parte-hartzaileak: Aitzole Araneta, Olaia Duarte, Jon Insausti, Denis Itxaso, Borja Sémper, Mariló García

Antolatzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea 

Kolaboratzailea: KulturFactory

Grabaketa: Quartan