Klubak. Basa, Miren Amuriza

2025/12/10 18:30 - 20:00

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako irakurketa saioa, Klubak programaren barruan:

Basa, Miren Amuriza

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sustatutako Klubak programako irakurketa klubaren saio berri. Ander Izagirre idazle eta kazetariak dinamizatuko du topaketa hau, eta Miren Amurizaren Basa obraren inguruan arituko da. 

Euskaraz idazten eta argitaratzen duten gazteei zuzendutako Igartza Saria irabazi duen eleberri honetan, Miren Amuriza berstolari eta idazleak Altzerreka herria eta Sabina Gojenola, bere bizimoduaren amaieraren aurka oldartzen den landa eremuko emakumea, aurkezten dizkigu. Sabina alarguna da eta bere etxea eta koinatua zaintzen ditu. Zaintzaile bai, baina ez zaindua, ez baitu bere seme-alaben zaintza onartzen. Miren Agur Meabe idazleak gaztelaniara itzuli du Amurizaren lan hau.
Dinamizatzailea: Ander Izagirre.

(Hizkuntza: gaztelera)

Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa da.

Saioa KMK Liburutegian izango da, Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16. zk.-an.
Google Calendar-era gehitu

Biblioteca

Kultura

Agenda KMK