Dokumentazioaren Ebaluaketa eta Hautapenerako Foru Batzordearen (DEHBAren) funtzio nagusienetako bat da Artxibo Administratiboak edota Gipuzkoako Artxibo Orokorrak aurkeztutako ebaluaketa proposamenak aztertu eta ebaztea.
Ebaluaketa proposamenak aurkeztu eta ebazteko izapidea ondorengoa da:
Artxibo Administratiboak ebaluaketa proposamena aurkeztu behar du DEHBAn ondorengo emailera idatzita: dehba-artxiboak@gipuzkoa.eus
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
DEHBAk sei hilabeteko epea dauka ebaluaketa proposamena aztertu eta ebazteko.
Epe hori igaro eta erabakirik eman ez bada, ezetsitzat joko dira dokumentuak osorik edo partzialki suntzitzeko dakarten proposamenak, eta baietsitzat joko dira dokumentu guztiak kontserbatzea dakarten proposamenak.
Taula horietan serie doumental bakoitza kontserbatzeko edo suntsitzeko epeak adieraziko dira.
Taula horiek aplikatzea Artxibo Administratiboari dagokio. Suntsiketen kasuan, DEHBAri aurretik suntsiketaren jakinarazpena bidali behar dio.