Tornulari berritzailea

Egurra tornuan lantzea oraindik ere garrantzi handia du sailean fabrikatzen diren hainbat produktu egiterakoan, besteak beste altzariak fabrikatzerakoan. Baina makinaria gutxi erabiltzen duten tornulari artisauak garrantzia galtzen joan dira.

Jardunean darraien artisauetako bat Josu Carballeda Cava dugu (Donostia, 1960). Artisau horrek Gasteiz-Vitorian du bere tailerra. Lanerako ordularigile-tornu tradizionala erabiltzen du, puntuen artean 150 mm eta 70 mm-ko altuera duena, eta produktu aukera handia fabrikatzen du, horietako asko gaur egungo eskariari egokituak. Horrek berrikuntza handia ekarri dio lanbide honi, usadioz fabrikatu denarekin alderatuz gero.

Josu Carballedak bost urteko eskarmentua du metalaren industrian. 1984. urtean lanean ari zen lantokia itxi zutenean aitak egurra torneatzeko zuen aroztegian hasi zen. Han lanbidea ikasi ondoren bere tailerra ireki zuen. Artisau jarduerarekin batera era industrialean egindako torneatze lanak egiten ditu enkarguz, baina produkzio baliabide desberdinak erabilita.

Josu CarballedaJosu Carballeda tornuan lanean. (Carmelo Urdangarin 09/02)