Artisau Jostailugileak

Azken hamarkadetan egurrezko jostailuen artisau fabrikazioak gainbehera handia jasan du, batetik publizitatearen eragin erabaki-garriaren ondorioz gizartean aldaketak eman direlako, eta, bestetik, jostailuak fabrikatu eta muntatzeko garaian material berrien erabilera hedatu egin delako, bai eta elektronikoaren erabilera bera ere. Dena dela, lanbide honetan diharduten makina bat artisauk oraindik teknika tradizionalak erabiltzen jarraitzen du.

Horren adibide Jose Maria Bravo Rodado eta Ana Azpiazu Zatarain senar-emazteak ditugu. Artisau profesional hauek tailerra Pasai San Pedron (Gipuzkoa) dute.