Atrás Dantzasi
Áreas artísticas que trabaja:
Materias escolares con las que tiene relación:
1500€ (BEZa barne)
Dantzasi programa ondorengo saioez osaturik dago:
Programa osoa egun bakar batean egin daiteke.
Dantza tailerra Compañía X-eko hiru parteideek emango dute: Saray Garzia, Ada Continente eta Nadia Yagoubi. Dantza garaikidean esperientzia izatea ez da beharrezkoa izango. Dantza pieza hiru partaideek aurkeztuko dute: Saray Garzia, Ada Continente eta Nadia Yagoubi. Ez ohiko espazio edo kalerako pentsatutako dantza pieza bat da, baina areto ezberdinetan ere eman daiteke. Ikusle mota guztietara zuzenduta dago.
Elkarrizketa piezaren aurkezpenaren ondoren egingo da. Lehendabizi lanaren inguruko eztabaida eta hausnarketa bat proposatuko da, baita dantza garaikide sorkuntzaren inguruko gaiak, identitateari (generoa, sexua, arraza…) eta arteari buruzko hausnarketak, edota dantza komunikatzeko tresna gisa, besteak beste. Programaren parte hau ere konpainiako partaideek aurrera eramango dutu, hala ere, ekintza hau irakasle edo orientatzaile baten laguntzarekin ere eman daiteke.
TAILERRA
PIEZAREN AURKEZPENA
ELKARRIZKETA
TAILERRA
Tailerrak dantza garaikidearekin lehenengo kontaktu bat eskeiniko du. Mugimendu organikoaren forma eta dinamikei lehen hurbilketa bat, inpultsoa iturri desberdinetan dutenak. Tailer hau genero, arraza edo gizarte baldintza guztien gainetik, gorputz mota guztietaz eta guztiei begiratzeko, ikasteko, esperimentatzeko eta beste gorputz batzuekin elkarbanatzeko aukera bat izango da. Aldi berean, ohitura osasuntsuen garrantziari buruz ohartaraztea nahi du (gorputz hezkuntza edo gorputz kontzientzia). Tailer hau epaiketarik gabeko espazio bat da, non komunitzeko erabiliko diren kodeak errespetua, adierazpen asakatasuna eta disziplina izango dira. Helburu guzti hauek lortu ahal izateko hainbat jolas proposatuko dira, bikoteetan nola taldeetan, hala nola, talde dinamikak. Jolas hauen helburu nagusia egite artistikoa izango bada ere, erronka eta helburu kolektiboak planteatuko ditu baita ere.
PIEZA
Antzezlana, sormen ekintza bezala, zerbait kontatzearen nahiagatik jaiotzen da. Gure artean, denboraren joanaldiaz mintzatzeagatik. Urteen joan etorriak. Zer etorriko da gero?
Galdera hau gure kopeta aseetatik ezin ezabatu izanagatik. Zerbait hasi eta bertan behera behin eta berriro uzteari buruz hitz egitea erabakitzen dugu eta zergati pertsonalez eta generoaren pisuaz askatzea elkarrekin sortu eta hazteko baldintza bakarra dela ohartzen gara. Honela, oso desberdinak diren hiru pertsonen arteko lotura bat sortzea lortzen dugu eta gizarte arauetatik at egiten duten hiru gorputz bilakatzen gara, heteronormatibitatetik at, sexu-genero sistematik at. Egoera eta estatu berera iristen diren hiru gorputz bilakatzen dira. Hauetatik, ezezagunera arriskatzen gara, etorkizun zalantzagarri baterantz, Eta orain zer? batean garatzen dugularik.
Piezaren beste helburu nagusiak ikasgeletan kultura zabaldu eta transmititzea dira, arte eta kulturarekiko errespetua eta garrantzia sustatzea.
ELKARRIZKETA
Elkarrizketa haur eta gazteak errealitatearen alderdi transzendentral eta abstraktuekiko dituzten iritziak emateko aske sentitzeko aukera izango da, edota egunerokotasunean aurkitzen dituzten arazoen inguruko edozein iritzi emateko ere. Espazio informal eta libre batetik ekintza honek hausnarketa, pentsamendu kritikoa eta adierazpen askatasuna duen testuinguru bat proposatu nahi du. Kasu honetan ikasleek eztabaidatu nahi dituzten gaiak ere proposatu ahal izango dituzte.
Nadia Yagoubi
Compañía X-eko sortzaile eta dantzaria. Dantza garaikidean eta Psikologian graduatua. Eskolaz kanpoko kultura-jardueretako begirale eta irakaslea Madrilgo Erkidegoko ikastetxe askotan. Gradu amaierako praktikak GRUPO5eko erreabilitazio psikosozialeko zentro batean egin zituen. Bertan, dantzak bere ikuspegitik eskaintzen dituen jarduera kultural pedagogiko eta terapeutikoetan oinarritutako programak diseinatzeaz eta aplikatzeaz arduratzen zen. Konpainiarekin batera estatu mailan eta atzerrian tailerrak eta workshopak ematen ditu.
Saray Garzia
Compañía X-eko sortzaile eta dantzaria, dantza garaikidena graduatua eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua. Manuela Barreroren Cía DlcAos konpainiarekin lan egin du. 2017an bere lehenego pieza sortu zuen Elena Susillarekin batera, “Tócamelas otra vez…!Luis¡” eta aurten bere lehenego bakarkoa sortzen hasi da, “Begira”. Irakasle bezala, gizarteratzen laguntzeko kolektiboekin Arjé Formación eta Asociación Centro Tramaren proiektuen barnean dantza klaseak eman ditu. Madrilgo hainbat eskoletan dantza irakasle izan da, baita El Patio zentroan edota D´zanp dantza kanpusean ere. Konpainiarekin batera estatu mailan eta atzerrian tailerrak eta workshopak ematen ditu.
Ada Continente
Compañía X-eko sortzaile eta dantzaria. Lehen Hezkuntzan graduatua eta Gorputz Hezkuntzan espezializatua. Gaur egun, Compañía Poliama Lima-n dantzaria da. Compañía Zuk-ekin batera hainbat ikuskizun eta performancetan parte hartu du, baita Performing Gender edo beste sormen propio batzuetan ere. Irakasle bezela Madrilen nola atzerrian tailerrak eta klaseak eman ditu eta “Una mañana en danza” bezalako eskola jardunaldietan parte hartu du. Konpainiarekin batera estatu mailan eta atzerrian tailerrak eta workshopak ematen ditu.
KONPAINIAREN IBILBIDEA
Compañía X Madrilen sortu zen 2018ko irailean eta "Y ahora qué?" izena duen lehenengo lana sortu zuen. Konpainiak Costa Rican eman zituen bere lehenego pausauk. Bertan Revés izeneko jaialdi batean lana estreinatu zuten eta geroztik Costa Rica, Mexiko eta Panamako hainbat jaialdi eta espazioetan biratu zuten.
Mexikon piezak Capital Escénica saria jaso zuen eta honen bitartez bigarren bira bat egin ahal izan zuten herrialdeko hainbat jaialdietan. Honez gain, Cuernavacako Engrama proiektuarekin batera "[IN] conformes" lana sortu zuten.
Estatu mailan La Mínimaren eskola jardunaldietan eta beste hainbat dantza jaialdi eta antzerki edo aretoetan parte hartu dute: Esukal Herrian, Madrilen Sevillan, Zargozan hala nola, guztira 25 aurkezpen baino gehiago eginez.
Compañía X-ek Kultur Ministerioak egoitzetarako ematen duen dirulaguntza jaso du. 2020 eta 2021ean “Y ahora qué?” lanak Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso du eta 2021 eta 2022 Zargoza Cultural-ek konpainiaren beste lan batzuen sorkuntzak lagundu ditu.
Konpainiak haur eta gazteei zuzendutako tailer ugari ematen ditu bai dantza eskola nola eskola edo institutuetan.