Bakailaoaren arrantzaleak

Balearen arrantzan egindako balentriak, eta neurri apalagoan bakailaoaren arrantzan egindakoak, belaunaldiz belaunaldi pasatu ziren idealizazioz jantzita. Bakailaoaren arrantzari berriro 1919an ekin zitzaion, baina, benetan, zortzi urte beranduago ekin zitzaion, 1927an. Inbertsoren talde batek, aldeko baldintzak zituztela kontuan hartuta, “Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A.” (Pysbe) izeneko enpresa jarri zuen jardunean, Pasaian zuen egoitza, eta arrantza mota honetan beti izan da nabarmendua. Horretarako, patroi eta arrantzale bretoien lankidetza oso garrantzitsua izan zen (lehenengo tripulazioan bertako lau arrantzale baino ez ziren joan) Teknologikoki askoz ere aurreratuago zeuden teknikari frantsesen aholkularitza izan zuten uneoro.

Ia bost hamarkadetan, gerra zibila alde batera utzita, Pysbe-k aktibitate handia izan zuen. 1.000 marinel baino gehiago izan zituen, eta horiei lurreko langileak gehitu behar zaizkie. Espainiako merkatuan nagusitasun handia lortu zuen, eta 1950eko hamarkadatik aurrera arrantza mota honetarako hain prestatuak ez zeuden itsasontzi txikiagoetako nagusiekin elkarlanean hasi zen.

Lehenengo bi itsasontziak, Euskalerria eta Alfonso XII (gero Hispania) 1927an eginak, alde batera utzita; beste guztiek, (bi bapore gehiago eta 27 moto-ontzi) haizeen izenak izan zituzten. Lehenengo lauak, aipatutako biak eta Galerna (1927) eta Mistral (1929) ikatzarekin mugitzen ziren, baina gero barne konbustioko motorrak jarri zitzaizkien. Motor horiei hasieran Abrego eta Cierzo (1937) izenak eman zizkieten. Itsasontzi guztiak modalitate tradizionala erabili zuten, hau da, sarea aldamenetik jasotzen zuten, bi azkenekoek izan ezik, Ciclón eta Ráfagak (1967) popako arrastea, "ramplero" deitua, erabili zuten.

Ia beti gertatu den bezala ustiaketa handien ondorioz kala garrantzitsuen murrizketa etorri da. Eta horrek, 1970eko hamarkadaren hasieran, Ternuko uretan 200 milako gunea ezartzea ekarri du, eta ondorioz arrantza asko jaitsi da. Pasaian 1968an 63.000 tona metriko bakailao berde atera baziren, 1980ko hamarkadaren hasieran 26/29 itsasontziren artean 8.000 tona eskas lortu zituzten, eta hamar urte beranduago 1.000 tonaz azpitik. !990eko hamarkadan baliabideen beherakada azkarraren ondorioz, onartutako arrantza kuota kopurua murriztu egin zen, eta 1992an merkatal arrantzarako moratoria bat onartu zen. Gaur egun Pasaian 4 bikote geratzen dira. Itsasontzi bakoitzak 20 marinel inguru ditu, eta 2 edo 3 hilabeteko kanpainak egiten dituzte Svalbard kalan (ICES), Ipar Atlantikoko ipar-mendebaldean.

Bakailao arrantzan TernuanBakailao arrantzan Ternuan. Sarea jasotzen. Pysbe argazkia.