Zaharberritzaile onak

Erlojuen zaharberritzaile lana zentzuz eta jarraikortasunez egin ahal izateko, premiazkoa da bokazioa eta, nolanahi ere, lana gustura egitea. Gainera, funtsezkoa da erlojugintzaren historia ondo ezagutzea eta eginkizunean trebetasun eta eskarmentu handia edukitzea.

Gaur egun merkatuak eskaintzen dituen lanabes eta tresnak oro har zaharberritze lanean erabiltzen direnak eta bereziki erloju historikoak konpontzeko erabiltzen direnak, iraganean baino hobeak eta ugariagoak dira (makinak, erremintak, besteak beste), eta hori oso garrantzitsua da. Baina horiek guztiak eskura edukitzeaz gain, funtsezkoa da zaharberri- tzaile onen egitekoa.

Juan Cruz Gutierrezek oroitzen duenez, berak zaharberritu duen erlojurik zaharrean XV. mendeko mahaiko erloju bat izan zen. Bere ezagupenak eguneratzeko, hainbat agerkari irakurtzen ditu, hala nola, aldizkari eta katalogoak, edota erlojugintza historikoan espezializatutako feria eta erakusketetara joanez.