Ana Isabel Gutierrez eta Silvia Corral zaharberritzaileak

Gure inguruan oso ezagunak dira Ana Isabel Gutierrez Lopez (Ermua, 1971) eta Silvia Corral Gilsanz (Bilbo, 1974) zaharberritzaileak; horiek Durangon (Bizkaia) dute RestaurArte izeneko tailerra.

Biek ia heziketa tekniko eta praktiko berdina egin dute. Lehen mailako ikasketak eta erdi mailakoak egin ondoren, altzariak zaharberritzeko ikastaro berezituak egin zituzten, hala nola, Zurgintza eta Zaharberritzea (1995-1996); praktikak Bilboko hainbat lantegitan egin zituzten; biek lan egin zuten arte lanak eta antigoaleko gauzak zaharberritzeko lantegi ospetsu batean sei urtez. Urte horietan zehar makina bat lan garrantzitsu egin zuten, hala nola, Guggenheim museoak egindako muntaiak, edota Derioko kanposantuko kaperako muralak eta Gobernuaren azpiordezkaritzako gela eta altzari bat zuk zaharberritzea.

Altzari, arte lan eta antigoaleko gauzak zaharberritze lanetan espe-zializatutako Kallitekhnia enpresako sozioak izan ziren 2002an, eta 2006an RestaurArte ireki zuten.

Artisau hauek zurezko altzariak, antzinakoak zein garaikideak, zaharberritze eta iraunaraztean espezializatu dira, baina beste lan batzuk ere egiten dituzte, hala nola, pinturak, tailuak, urreztatuak, zeramikak, balio etnografikoak, eta abar zaharberritzea; elementu paleontologiakoen kopiak ere egiten dituzte. Azken boladan, zaharberritze ikastaroak ere ematen dituzte talde txikientzat; horietan parte hartzen dutenek beraiek landu nahi dituzten altzariak ekarri behar izaten dituzte, eta horrela ikasketa praktikoa hartzen dute.

Ana eta SilviaAna eta Silvia beren lantegian.