Zaharberritze lanaren prozesua

RestaurArten balio handiko altzariak zaharberritzeko lanak egiten badira ere museo eta bestelako instituzioen enkarguz, sarri partikularrek egiten dizkiete zaharberritzeko enkarguak; gehienetan, berriro erabili nahi den gauzaren bat izaten da, hau da, elementu apaingarriren bat edota elementu aipagarri horietakoren euskarriren bat.

Zaharberritu nahi diren altzari guztiak lehenbizi aztertu egin behar dira bere ezaugarriak antzemateko eta zehazteko (garaia, estiloa, eskola, egilea eta erabilitako materialak, ahal denean behintzat), altzariaren diagnostikoa egiteko, alegia. Horrekin guztiarekin, hau da, patologiak eta kalteak zehaztuta, altzaria berreskuratzeko egin behar diren lanak zehazten dira eta lan horiek nola egin. Ondoren, hori guztia baloratu eta aurrekontua kalkulatzen da, hori paperean jaso eta bi parteek aztertu behar dute, bezeroak eta zaharberritzaileak, bien onespena lortu arte.

Piezari argazkiak egiten zaizkio, iritsi zenean piezaren egoera nolakoa zen dokumentatzeko, eta fitxa tekniko bat egiten da ezaugarri guztiak bertan jasotzeko.

Zaharberritze lanak altzariari azaleko garbiketa bat emanez hasten dira, ondoren desmuntatu egiten da eta, beharko balitz, pieza gehigarriak kentzen zaizkio, hala nola, heldulekuak eta askatzeko moduan dauden gainontzeko guztiak. Pipiak jotako altzarietan, eta hori sarri gertatzen da, fumigatu egin behar izaten da altzaria. Ana eta Silviak, kasu horietan, era honetara jokatzen dute: lehenbizi intsektu koleopteroak egindako zulo bakoitzean fungizida bat injektatzen dute, eta ondoren produktu horrekin bustitzen dute pieza osoa.

Lanketaren faseakLanketaren faseak.

Lan horrek denbora asko hartzen du eta hori egiteko, langileak behar bezala babestua lan egin behar du, produktua izatez toxikoa delako. Beste aukera bat da lan hori enpresa espezializatu bati ematea, eta holakoek pipia hiltzeko operazio hori oso tenperatura baxuetan egiten dute, emaitzak seguruagoak direlako.

Zura sendotu behar bada, bigunduta dagoelako edo kortxoaren antzekoa bihurtuta, erretxina sintetikoa injektatzen zaio. Horretarako erabil- tzen duten produktua proportzio berezietan prestatzen dute zaharberritzaileek zuraren egoeraren egoera nolakoa; batzuetan xiringa bereziak erabiltzen dituzte nahasketa bigunduta zona guztian emateko. Disolba- tzailea lurrundu eta geratzen den erretxina lehortu arte itxaron behar izaten da. Operazio hau bat zuetan behin baino gehiagotan egin behar izaten da, zaharberritzaile adituek nahikotzat jotzen duten arte, edota zura ondo sendotu dutela iritzi arte.

Berniz zaharrak, halakorik balego, produktu dekapanteen bidez kendu ondoren, edota besterik gabe garbitu ondoren, jatorrizko bolumena ematen zaio, hots, falta diren edo kaltetuta dauden zur zatiak txertatzen dira (osatze bolumetrikoa); horiek jatorrizkoaren material berdinak izan behar direnez, ohiz zurgintza lan fina egin behar izaten dute. Prozesu honetan guztian ere erretxina sintetikoak erabiltzen dira.

Lan horiek guztiak egin ondoren, hau da, garbitu eta pipia hil ondoren, zuloak estaltzera jotzen da; horretarako, beraiek berariaz prestatzen duten iztukua erabiltzen dute: igeltsu matea, untxi isatsa, kolore askotako lurrak eta ura; guztia Maria bainuan egosi eta espatularekin presionatuz estaltzen dira zuloak. Altzariaren bolumena berreskuratu behar denetan, zatiak jarri ondoren jatorrizko kolorea eman behar izaten zaio eta jatorrizko zuraren araberako zerrendak marraztu. Ondoren, berniza eman, eta osagarriak muntatu eta jarri, hala nola, burdineria, apalak, kristalak, eta holakoak.

Zaharberritze lanak amaiturik, altzariari berriro argazki erreportajea egiten zaio, nola geratu den ikusteko.

Aipatu behar da erabilitako materialak eta teknikak tradizionalak izaten direla, adibidez, berniza ematearena, trapuz eta eskuz.

ErremintakRestaurArten erabiltzen dituzten zurgin eta arotz erremintak.