Etorkizuna

Zurezko artelanak zaharberritzeak, prestakuntza espezifikoa eta esperientzia luzeaz gain, eskuzko trebetasun eta pazientzia handia behar ditu. Presa ez da lagun ona izaten, eta epeak ere ez zenbaitetan, gorabeherak eragiten dituzte eta zaharberritze prozesuan.

Martaren iritziz etorkizuna zalantza ugariz datorkigu, zaharberritzearen arloari dagokionez. Alde batetik kontuan hartu behar dira gure herrialdeko erakundeak zaharberritze lanetan aplikatzen ari diren murrizketak, horien ondotik horrelako lanetarako lehiaketa publikoak ere murrizten ari baitira. Baina, bestetik, zabalik dago partikularrentzako zaharberritze lanen esparrua, irisgarria inolaz ere independentetzat har ditzakegun zaharberritzaileentzat, hau da, enpresa espezializatu bateko langile ez direnentzat.