Bokaziozko artista/eskulangilea

Marta Ferrero Ruizek (Elgoibar,1979) Urasandi eskola publikoan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta gero institutura igaro zen, bere jaioterritik irteteke artean. UBI eta selektibitatearen ondotik, EHUko Arte Ederretako Fakultatean lizentziatura atera zuen, zaharberritze espezialitatean, 2001/2002 ikasturtean.

Arte Ederretako ikasketak aukeratu zituelarik, Marta Ferrerok irtenbidea ematen zion bere bokazioari, ezen ia-ia haurra zenetik marrazkia eta pintura bere jolasen parte zituen. Hainbat ikastaro egin zituen Elgoibarko Egur Eskolan, eta zentro horretan bertan eskolak ematera iritsi zen.

Dagoeneko hamarkada bat baino gehiago darama, jarduera profesional gisa, zurezko erretaulak eta eskulturak zaharberritzen, normalean lehiaketa publikoetan enkarguak lortzen dituzten enpresek kontratatuta; enkargu zuzenak ere izaten ditu beste kasu batzuetan, eta horrelakoak bere lantegian egiten ditu.

Marta FerreroMarta Ferrero artelan bat zaharberritzen. (Argazkia: C.U.).