AMERIKETAKO BIDAIA

El nombre del proyecto : AMERIKETAKO BIDAIA

Promotor : TANTTAKA

Telefono
943429494
Contacto
Ane Antoñanzas

Áreas artísticas que trabaja:

Teatro

Materias escolares con las que tiene relación:

Que valores promueve
Ikuskizunak inmigrazioa, aurreritzi razialak, arrazakeria eta solidaritatea bezalako gaiak lantzen ditu. Eta bestalde, jorratzen den istorioa dela eta, gazteei munduaren zabaltasuna eta aniztasuna erakutsi, eta herrialde eta hizkuntza ezberdinak ezagutzeko gogoa piztea luke helburu proposamen honek.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
12 urtetatik gora
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Precio por cada evento:
3545,30€ (2.930,00€ + %21eko BEZa)
Descripción de la actividad:

Ameriketako bidaia honetan, bi aktore gazte, bi nerabeek biziko duten istorio batean murgilduko dira adin guztientzat pentsatuta dagoen ikuskizun batean, munduaren zabaltasuna eta herrialde eta hizkuntza ezberdinak ezagutzeko gogoa pizteko. Ameriketan pasatako ikasturte bat kontatuko digute, ingelesa eta bizitzaz ikastera egingo duten bidaia, gizakiok norberaren ezagueran egiten dugun bidai horietako bat. Erritmo biziko ikuskizuna, pertsonai aldaketa bizkorrak, euskeraz eta ingelesez, kantua eta musika zuzenean izango dituena.

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aideportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute. Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Lan honek kultur etxe edo antzoki txiki batek dituen baliabideak eskatzen ditu, espazioz 6x5 m-ko eszenatokia.

Informe de actividades:

JARDUERAREN ARTE ETA KULTURA ALDERDIEI BURUZKO TXOSTENA

Garrantzitsua iruditu zaigu bi aktore gaztekin lan hau osatzea, orain 22 urte beteko dituzten bi aktorekin. Beraientzat ere gertukoa egiten zaien istorio batean murgildu daitezen.

Adin guztietako ikuskizun bat jorratu nahi izan dugu; garrantzitsua iruditzen zaigulako gazteei munduaren zabaltasuna eta gaztetan herrialde desberdinak eta hizkuntza ezberdinak ezagutzeko gogoa piztea.

Erritmo biziko planteamendua jorratu dugu. Bi aktoreek rol desberdinak lantzen dituzte, eszena ugari, adin eta sexu desberdineko pertsonaiak bereganatuz. Eta tonuz aldatuz. Horretarako proiekzioek joku eta pixu dexente izango dutelarik, toki ugari deskribateko; demagun airoportua, Ameriketako familiaren etxea, autobusa, polizien komisaldegia, kalea... halaber istorioan garrantzitsuak diren hainbat pertsonai aurretik beste aktore batzuekin grabatutako proiekzioen bidez ikusiko ditugu.

Eta musikak ere pisu handia du. Komunikatzeko era erakargarria iruditzen zaigulako. Bi aktoreek kantatu eta musika zuzenean egiten dute.

Bai lantzen diren gaiengatik baita formarengatik ere, obrak duen interes artistiko eta kulturala azpimagarria dela deritzogu.

 

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

Aurreko puntuetan aipatu bezala, antzezlan honetan inmigrazioa, aurreritzi razialak, arrazakeria eta solidaritatea lantzen dira, gaur egun zoritxarrez pil-pilean dauden gaiak. Hortaz, obraren interes pedagogikoa ukaezina da gaur egungo gazteriarentzako eta ostean egin daitezkeen bai solasaldietan, bai bestelako lanetan garatu ahal diren balioak zabaltzen ditu.

Hau, antzezlan zehatz honek lantzen dituen gaiei dagokionez, baina azpimarratu beharra dago antzerkia publiko gazteari hurbiltzeko beharra eta honek dakarren onura.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta
Dosierrean