Atrás

OSA+MUJIKA sorkuntza tailer

El nombre del proyecto : OSA+MUJIKA sorkuntza tailer

Promotor : Osa+Mujika

Telefono
665757063
Contacto
Xabier Mugica Aldasoro

Áreas artísticas que trabaja:

Danza

Materias escolares con las que tiene relación:

Inglés
Educación física
Plástica
Que valores promueve
Arraza eta sexu orientazio aniztasuna
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Guztiak
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat
Precio por cada evento:
GUZTIRA 2855€+BEZ=3.454,55€
Descripción de la actividad:

Proposatutako jarduerak 11 orduko iraupena izango du: sorkuntza prozesurako ​ Gorputz Hezkuntzako 6h eta Plastikako 3h erabiliko dira (3 astetako klase orduak). Ikasleek ordu horietan dantza eta plastika eszenikora gerturatzeko aukera izango dute, taldeka sorkuntza txiki bat osatu arte. Azkenik beste bi ordu ikasleen erakustaldientzako
eta ​ Expectations will not kill you emanaldirako gordeko dira.

Esan bezala sorkuntza tailerra bi hildotan oinarrituko da, alde batetik Jaiotz Osa dantzariarekin ​ Gorputz Hezkuntzako 6 orduetan, gorputz adierazpena eta barne
bilaketa landuz taldetan koreografia bat prestatuko dute, eta bestalde Xabier Mujika eszenografia eta jantzitegi diseinatzailearekin ​ Plastikako 3 ordutan dantzaren historiari sarrera bat egiteaz gain, eurek sortutako koreografiarentzako jantzitegi bat prestatuko da, koloreen eta formen esanahien azterketan oinarrituta. Sorkuntza lan hau Jaiotz eta Xabierrek zuzentzen duten OSA+MUJIKA konpainiaren sorkuntza prozesuen erreplika txiki bat izango da. Azken saioa 2 ordukoa izango da, Raymond Naval dantzariak ordubeteko beroketa gidatuko du, ingelesez, eta jarraian ikasleek euren koreografiak
aurkeztuko dituzte; bukatzeko ​ Expectations will not kill you dantzatuko dute Jaiotz eta Raymondek eta solasaldi batekin amaituko da jarduera osoa.

Gorputz Hezkuntzako tailerretan, norberaren ezagutza, gainontzekoekiko harremana,
inprobisaketak eta koreografiak landuko dira. Jaiotzek taldearen baldintza eta beharrei
erreparatuz ariketak moldatuko ditu, prozesua atsegina eta eraginkorra izan dadin. Denen parte hartzea bultzatuko da lotsak eta bestelakoak alde batera uztea lortu arte. Behin konfidantza irabazita sorkuntza prozesua hasiko da, ordu gutxi izango direnez egokia deritzogu 3 sesioak astebeteko tartearekin izatea, ikusitakoa barneratzen laguntzeko.

 

Plastikako tailerrek ere astebeteko tartea izatea komeni da, koreografiarekin modu paraleloan lantzeaz gain, materialak eta bestelakoak lortzeko tartea izateko.
Lehen orduan dantza artera sarrera egingo da, irudiak (argazki nahiz bideoak) erabiliz estilo eta mugimendu ugari errepasatuz, eta plastika eszenikoari arreta berezia jarriz. Bigarren saioan koloreen eta formaren esanahien inguruan lan egingo dugu, eta sortzen
hasiak diren koreografiari zer dagokion pentsatzen hasiko dira. Pentsatutakoarekin
azken saiorako etxean dituzten kamiseta edo bestelako erropak ekarriko dituzte eta gelan
emanaldirako moldatuko dira. 

Azken egunean emanaldien aurretik, behar den moduan, Raymondek gidatutako
beroketa egingo dute, dantzariak ama hizkuntza duen ingelesez izango da saio hau. Ondoren ikasleek euren koreografiak taldeka erakutsi ondoren Jaiotz eta
Raymond-ek Expectations will not kill you pieza dantzatuko dute eta amaitzeko solasaldi
bat izango da ikasleak euren iritziak eta galderak plazaratzera gonbidatuz.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Jarduera guztiak eskolan bertan garatzeko pentsatuak dira, dantza tailerrak ​ Gorputz Hezkuntzako ​ ikasgaia lantzen duten espazio berean egin daitezke; aurretik azaldu moduan saio bakoitza 2 ordukoa izango da. Plastikari lotutako orduak ere gai hori lantzeko erabili hoi duten gelatan burutuko dira, eta azken eguneko beroketa, aurkezpenak eta emanaldia eskolako espazio zabal batean burutu daiteke (dantzariek 8x10m-ko espazio librearekin
nahikoa dute). Emanaldia ez-ohiko espazioetarako sortua denez, ez dugu linoleoa bezelako lur berezirik behar, eskolarekin batera adostuko da aukeren artean azken saio hori non egin.

Behar teknikoei dagokienez, bai mugimendu tailerretarako eta bai emanaldirako soinu
ekipo bat beharrezkoa da, ordenagailura konektatzeko aukerarekin. Dantza arterako sarrera teorikorako berriz proiektore bat eta bozgoragailuak beharko dira, eta ikusitako kolore eta formen edukiekin ikasleek euren etxetik erropak ekarri beharko dituzte azken
aurkezpenerako moldatzeko. 

Informe de actividades:

OSA+MUJIKA konpainia 2017an sortu zuten Jaiotz Osa dantzari/koreografoak eta Xabier Mujika jantzi eta eszenografia diseinatzaileak. Konpainiaren piezetan dantza bezain garrantzitsua da plastika eszenikoa; hasiera hasieratik kontutan hartzen dira dramaturgia, koreografia, eszenografia eta jantzitegia, eta dena batera lantzen dute prozesu osoan zehar.

Suddenly obrarekin hasi zuten beren ibilbidea, bai ez-ohiko ezpazioetarako (RedAcieloAbierto 2017an hautatua) eta bai  antzokirako bertsioetan (DanzaAEscena 2019an hautatua). Lan honen arrakastaren
ondoren Oportoko Kale konpainiak pieza bat sortzera gonbidatu zituen, bertan sortu zuten PRODUTO.

Proiektu honetan aurkezten dugun piezarekin hasi ziren ondoren, Expectations will not kill you ​ . Ez-ohiko espazioetarako sortutako lan hau 2019an ekoitzi arren 2020ean estreinatu da, eta Euskal Herriko hainbat herritan aurkezteaz gain estatu mailako
RedAcieloAbierto 2020 sarean hautatua izan da, horri esker katalunian, galizian eta kanarietan dantzatua izan da besteak beste. Hortaz gain Etxepare Institutuari esker Montrealgo Quartieres danses jaialdira gonbidatua izan da (covidaren eraginez azken emanaldi hauek 2021era atzeratu dira).

Expectations will not kill you helburuak lortzen ez ditugunean sentitzen dugun tristezia sentimendutik abiatuta sortu da. Proiektu bat burutzeko esperantza handiz gaudenean, hau bertan behera geratzen bada, sekulako tristezia eta porrota sentitzen dugu. Baina aldi berean, itxaropen honi esker egiten dugu aurrera eta honek ematen digun indarrarekin borrokatzen dugu gure helburuak lortu ahal izateko.

Berehala obra esperantzaren argiz beteko da, eta porrot hau ilusio bilakatuko da, helburu eta amets berriak lortzeko indarra sentituz. Azken finean, denak bizi gara modu berean, behin eta berriz desiratutako helburuak bertan behera geratu direla eta triste, baina
berehala sortzen zaizkigun amets berriei esker ilusioz.

Jaiotz Osa eta Raymond Naval dira Osa berak koreografiatutako pieza honen dantzariak. Jantziak Xabier Mujikak diseinatu eta ekoitziak dira.

Ikuspegi pedagogikoa

Jarduera hauek lantzeko garaian hezkuntza prozesuaren atal ugari kontutan hartu dira. Gizarte balioei dagokionez, dibertsitatea da Expectations will not kill you lanean gehien
islatzen den puntua, dantzarietako bat jatorri filipinarra duen estatu batuar gazte bat da, eta piezan Jaiotz Osa dantzariarekin bikotea osatzen dute. Honek guztiak, ikasgelan arraza dibertsitatea eta orientazio sexualak lantzeko bidea irikitzen du.

Metodologia aktiboa sustatuko da gehienbat, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eredua jarraiki. Egun bilatzen den moduan, proiektu hau diziplina artekoa izango da, eta bere baitan Gorputz Hezkuntza eta Plastika sakonki uztartuko ditu, ingelesa ere zeharka
landuz. Ikasleak dantzara gerturatzeko helburua du proiektuak, hala arte hau ezagutzeaz gain euren garapenerako duen garrantziaz jabetzea bilatuz.

Esan bezala proposatutako jarduerak lotura zuzena du ​ Gorputz Hezkuntza eta Ingelesa (atzerriko hizkuntza) gaiekin. Heziberrik aipatzen dituen konpetentzi orokorren arteko hitzik gabeko komunikazioa eta elkarbizitzarako konpetentzia lantzeaz gain, Gorputz Hezkuntzako 2. 3. eta 4. mailako edukietan kokatzen duen gorputz-adierazpena eta komunikazioa landuko dira. Bertan irakur daitekeen moduan dantza, genero-esterotipoei aurre egiteko bitartekoa da, eta kurtso horietan eragin handia izan dezakete horrelako ekintzek.

Plastikari dagokionez, DBHko edukietatik kolorea, forma eta argia landuko dira gehienbat, eta honekin batera Heziberrik 4.DBHrako uzten duen Arte eszenikoak eta Dantza edukiak
ditugu. Eskola gehienetan kurtso horretan ez dago plastika edo halako ikasgairik edo aukerakoa da, hori horrela jarduera honen bitartez ikusiko lukete gerora iritsiko ez zaien eduki hori.

Ingelesari dagokionez Heziberrik besteak beste ahozko komunikazioan egoera errealak bultzatzearen garrantza azaleratzen du, hauek esperientzia eta interes pertsonalei lotuz. Ikasgelatik at egingo den jarduera aktibo hau -dantzarietako bat estatu batuarra dela kontutan izanda- ariketa ezin hobea iruditzen zaigu berak zuzenduko dituen bi ordu horietan ingeles esperientzia batetan murgiltzeko.

Xabier Mujika berak Irakaskuntza master amaierako laneko ikerketan aipatu moduan, Gorputz Hezkuntzako irakasleen ehuneko handi batek adierazten duenez, formakuntza faltagatik zailtasunak dituzte curriculumak ezartzen dituen dantza gaiak jorratzeko, eta tailer hauek hutsune horri aurre egiteko herramintak dira. Hortaz gain jarduera hau hezkuntzan bultzatu nahi den Proiektu Bidezko Ikaskuntzaren eredu izan daiteke eskola askotan, bide horretan sakontzea kostatzen ari zaien zentroei eredu interdiziplinar
bat gerturatuko baitie.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Jaiotz Osa

Dantza formakuntza Bartzelonako Company&Company(2007) eskolan eta Madrileko Maria de Avila goi-mailako kontserbatorian(2013) burutu zituen, eta EHUn magistaritza(2011) ikasi zuen. Hainbat konpainiatan dantzari eta koreografo laguntzaile izan ondoren -Lasala, Cielo Raso, Junk Ensemble...- egun OSA+MUJIKAko dantzari,
koreografo eta zuzendaria da. Hainbat urtez Donostiako akademiatan -Carmen Garmendia, Bamboo...- dantza irakasle lanetan aritu zen, eta azken bi urtetan OSA+MUJIKAko konpainiako emanaldiei lotutako hainbat tailer labur gidatu ditu.

Raymond Naval
Ballet, jazz eta dantza moderno ikasketak egin zituen BFA Kaliforniako unibertsitatean (2015). Geroztik, formatu ugaritan aritu da dantzan, bideoclip, telesail, musika-emanaldi eta dantza konpainietan. OSA+MUJIKA konpainiaren Expectations will not kill you eta Kenophobia lanetako dantzaria da. 2017 urtea geroztitk hainbat zentrotan irakatsi du dantza, eta egun Madrileko Danza180 eta Witeam eskoletan eta Fama a bailar telebista saioan irakasle da; hortaz gain egun bakarreko masterclass ugari ematen ditu han
hemenka. 

Xabier Mujika
EHUn arkitektura(2012) ikasketak amaituta, eszenografia lanetan hasi eta AEG
ikastetxean ikuskizunetarako jantzien goi-mailako zikloa(2016) ikastea erabaki zuen. Hainbat konpainientzat -Dantzaz, Lasala, Bilaka kolektiboa...- jantziak diseinatu eta ekoizteaz gain, OSA+MUJIKAko zuzendari jantzi/eszenografia arduraduna da eta 2019an EHUn egindako irakaskuntza master amaierarako ​ Dantzaren ezagutza DBHn ikerketa egin zuen. Dantza jantzien masterclassak eman izan ditu, LASALA eta OSA+MUJIKA konpainiek Dantzagunearekin batera antolatuak esaterako.