Atrás

Mugimendutik argazkitzen

El nombre del proyecto : Mugimendutik argazkitzen

Promotor : Sorkume

Telefono
627470530
Contacto
Maider

Áreas artísticas que trabaja:

Danza
Artes visuales

Materias escolares con las que tiene relación:

Educación física
Ética
Plástica
Que valores promueve
Sortu. Hezi. Eraldatu. Sormenaren balorea, hezkuntzan, esperimentazioan eta pertsonaren ahalduntze prozesuetan kokatzen dugu.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Guztiak
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat
Precio por cada evento:

2 irakasle, 75 minutuko 10 saio eta prestaketa lanak.

2300€

Descripción de la actividad:

Mugimendu eta irudiaren arteko uztarketa lanetan murgilduko gara laborategi honetan, jolasa, mugimengua eta gorputza bidai lagun izango ditugularik.
Mugimendua eta irudiaren sormena erabiliz norbanakoaren autokontzientzia, autoezagutza eta garapen pertsonalaren lanketa da gure xedea

Honetarako bidai bat proposatzen dugu.
Bidaiak 10 atal izango ditu  eta atal bakoitzean  gai bat landuko dugu.

1. Atala: Gorputz kontzientziatik mugimendu askera ( sentsazio fisikoak, autokonzientzia).
2. Atala: Gorputz mugimendutik plano desberdinak lantzen (ikuspegi aniztasuna, enpatia,
aitortza, entzumena).
3. Atala: Gorputz mugimendutik proposatzen  (partaidetza, iniziatiba, erabakiak hartu).
4. Atala: Gorputzetik zuzentzen (lidergotza, sormen koreografikoa).
5. Atala: Gorputz sentsazioetatik marrazten (sormena, aitortza, autoestimua,konzientzia).
6. Atala: Kanpo estimuluetatik irudia sortzen (kanpo eta barne konexioen lanketa).
7. Atala: Gorputz planoetatik argazkitzen (plano mental, emozional eta erraietako planoa).
8. Atala: IKT informazio eta komunikaziorako teknologiak (komunikatu nahi denaren
kontzientziaren lanketa).
9. Atala: Gorputz sentsazioetatik irudia sortzen (sormena, aitortza, autoestimua,
konzientzia).
10.Atala : Sortutako irudien  erakusketa ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza).

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:
  • Gela diafano bat zeinak ikasleek behar duten segurtasun tartea bermatuko duen. (Egurrezko lurra edo lur goxoa izatea, ezinezkoa bada dagoenarekin moldatuko gara).

Espazio irekietan lantzea ere aurreikusten da, hala nola, naturan, ikastetxeetako
kanpo eremuetan... Momentuko segurtasun neurriak kontuan izanda.

  • Musika ekipoa edo aparatua.
  • Erakusketa antolatzeko plastikazko materiala erabiltzeko aukera.
  • Ikasle bakoitzak bere mugikorra eramango du. ( Laborategiak eskatzen duen lanen funtzioak betetzeko, hau da,  irudia eta argazkitzen dutena lantzeko).
  • Bertan argazkitzen diren irudiak eskolan inprimatzeko aukera izatea. (Txuri beltzean)

OHARRA : Bizitzen ari garen egoera berezia  dela kontutan izanik, aurreko ikasurtean
bezala,  ikasleak etxeratzea eskatuko balu, ikastaro laborategi hau on line eskeintzeko
aukera dugu.

Informe de actividades:
Sorkumeko kideek berebiziko garrantzia ematen diogu, artista zein disziplina artistiko
desberdinen arteko elkarlanari, pertsonen  behaketa, erreflexio, ahalduntzea eta norbanakoa eta kolektiboaren ezagutzan sakontzeko asmoarekin.
  • Begirada eta ikuspegi zabalak sortu.
  • Aniztasunean hezitu.
  • Kultura praktikak eraldatu.

Laborategi amaieran irudien erakusketa bat antolatuko da.
Bertan ikasleek gauzatutako irudiak eta prozesuan gorputzetik bizitutakoak isladatuko dira.
Erakusketa ikasleen argazkiekin eta Sorkumeko kideen argazkiekin osatuko da. (Norbanakoaren prozesua barrutik eta prozesu kolektiboaren islada kanpotik erakutsiko duena). 
Erakusketan agertuko diren irudi guztiak adostuak izango dira.
Erakusketak,  gorputz eta irudi laborategiaren prozesua erakutsiko du.

Gure ardatz nagusietan zaintza, generoa, inklusioa,  ekologia,  jasangarritasuna eta      
iraunkortasuna lantzen ditugu, alegia funts kulturala zein soziala. Modu honetan,
integrazioa eta pertsonen ahalduntzea sorkuntzaren bidez sustatzen ditugu.
Gorputza esperimentazio eta ikasketarako giltza dela defendatzen dugu.

Esperimentaziotik bizitutakoa, pertsonengan duen ikasketa prozesuan eragin zuzena
duelako.

Gizartean, pertsona autonomoagoak kritikoagoak, enpatikoagoak, askeagoak,
zoriontsuagoak eta konpetenteagoak hezitu nahi baditugu,  gorputzaren
autokonzientziaren lanketa ezinbestekoa dela deritzogu.

Oinarri pedagogikoak:

  • Norbanako eta taldearen zaintza
  • Errespetua
  • Enpatia
  • Inklusioa
  • Berdintasuna
  • Jasangarritasuna eta ekologiaren zainketa.

Helburuak:

  • Praktika artistikoen bitartez heziketa eraldatzaile bat sustatzea.
  • Sormenetik pertsonen ahalduntzea garatzea.
  • Sormena gaitasun gisa demokratizatzea.
  • Norbanako eta kolektiboaren arteko ikuspegi zabalagoa garatzea.
  • Aniztasunean hezitzea.

Metodologia:

  • Esperimentazioan oinarritzen gara.
  • Tailer praktikoak proposatzen ditugu.
  • Praktika kreatiboen eta hezkuntzaren artean loturak indartzen ditugu.
  • Tokian tokiko behar eta nahiak entzuten ditugu, praktikarako bideak eta moduak eskeiniz.
  • Gorputza eta mugikorra edo argazki kamara dijitala izango dira lanketa honetarako
    erabiliko ditugun instrumentuak.
Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Idoia Telleria Maritxalar

Erretratuan oinarritua, pertsonak barrutik  kanpora argazkitzen ditu. IDo photographyren sortzaile (2015) eta argazkilaria. Gaur egun, ekintzaile, pertsonak nor diren eta nola ezagutuak izan nahi duten metodologia berrien bitartez argazki saio bereziak egiten ditu. Emakumearen ahalduntze tailer saio fazilitatzaile eta Euskal Kulturaren eta sormenaren
eragile talde ezberdinetako partaide da.

Maider OIartzabal Ziganda

6 urterekin  hasi zen euskal dantzetan geroztik beti egon da dantzari lotua. Mugimendutik pertsonen ahalduntzea lantzen du bere saioetan. Mugimendua, ongizatea eta autoezagutza ardatz berdinean kokatzen ditu. Sorkuntza  koreografikoak inprobisazio
tekniketan lantzea gustoko du.  Proiektu artistiko hezitzaileak martxan jartzea  eta gauzatzea da bere xedea  Euskal kultura eta sormenaren eragile diren taldeetako partaide da.

Documentos adicionales