Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Irune Berasaluze foru bozeramaileak nazioarteko komunitateari eskatu dio irmotasuna blokeo humanitarioaren aurrean eta elkartasuna gatazkaren biktimekiko. Horrela, Gipuzkoak bakearen, justiziaren eta giza eskubideen balio unibertsalekiko konpromisoa berretsi nahi du
2025/07/29
Mugikortasuna● Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, "datorren astelehenetik aurrera, abuztuaren 4tik aurrera, Lurraldebusen E30 lineari beste espedizio batzuk gehituko dizkiogu. Linea horrek zuzenean lotzen ditu Donostiako autobus geltokia eta Hondarribiko aireportua, aireportura iristen diren hegaldiekiko konexioa hobetzeko."
2025/07/28
Lurralde Oreka2023 eta 2024 artean, % 22,6 igo zen xede horretara bideratutako zenbatekoa, abeltzaintza ekologikoari lotutako larreak eta belardiak asko hazi zirelako.
2025/07/28
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun departamentuak abian jarritako 80.000 euroko dirulaguntzari esker, Irungo Udalak 6.765 euro jasoko ditu hiriko babesleku klimatikoen sarea abian jartzeko. Udalaren babesleku klimatikoen sareak askotariko 30 espazio biltzen ditu dagoeneko: irisgarriak dira, eta herritarrei erosotasun termikoa eskaintzen diete, muturreko tenperaturei aurre egiteko.
Eider Mendoza diputatu nagusia eta Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua Lezoko alkate Mikel Arrutirekin batzartu dira, Aldundia lurraldeko hainbat udalerrirekin egiten ari den bilera instituzionalen errondaren barruan
2025/07/24
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, geltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gauez) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan kokatuta daude, Muebles Reyren aurrean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea dute.
2025/07/23
Lurralde Oreka“Ziurgabetasun handiko testuinguru geopolitikoan, EBren elikadura-segurtasunak eta -burujabetzak maila goreneko aurrekontu-lehentasuna izan behar du” “Europako nekazarien artean amorru- eta haserre-giroa dago, ez baitago haien nekazaritza-jarduera planifikatzeko esparru egonkorrik”. “Ezin zaio eskatu Europako nekazaritzako elikagaien sektoreari ahalegin handiagoa egitea eta haren finantza-esleipena murriztea, NPB politika ez-osagarrien esparru bateratuan deseginda” adierazi du Amaia Barredok. “Aurreko erreforman ikusi genuen Flandrian eta Valonian salbuespen bat ezarri zela, eta erreferentzia hori kudeaketarako gure eskualde- eta eskumen-ahamenerako oinarria izan daiteke”
Ibilgailu astun eta berezientzako aparkaleku seguru eta zaindua, 151 plaza berrirekin, egungo instalazioekin konektatuta egongo da, eta Oiartzungo zentroarekin batera, Gipuzkoak gune logistiko gisa duen papera indartuko du
2025/07/22
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/07/17
IngurumenaMetal 78 enpresako instalazioa Espainan lehenengoa izango da prozesu hidrometalurgikoak % 100 aplikatzen platinoa, paladioa edo errodioa bezalako material kritiko preziatuak berreskuratzeko, material horiek funtsezkoak baitira Europar Batasunaren garapen industrial eta teknologikorako.
2025/07/17
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak lurraldeko enpresak, zentro teknologikoak eta erakundeak bildu ditu RENOCICLA programaren aukerak aztertzeko, eta Espainiako Gobernuko Ekonomia Zirkularreko ordezkari Alejandro Doradoren partaidetza nabarmena izan du.
2025/07/17
KulturaAztarnategian aurkitutako kultura mousteriarreko piezak adierazten dute neandertalak izan zirela San Adrianen
2025/07/16
Gobernantza13,4 milioiko inbertsioari esker, sare aurreratu bat zabalduko da kamera adimendunekin, zuntz optikoarekin eta kontrol zentro berriekin, AP-8, AP-1, AP-636 eta GI-20 errepideak kudeatzeko
2025/07/16
IngurumenaJosé Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ekonomia Zirkularreko Gela bisitatu du. Bertan, bi akordio estrategiko sinatu ditu EHUrekin, 46.000 euroko zenbatekoarekin.
Egoitza publiko berriak, El Pilar ikastetxe zaharraren lurzatian dagoenak, 169 plaza eskainiko ditu —egoitzaren eta eguneko zentroaren artean banatuak—. Adinekoentzako eta laguntza-premiak dituztenentzako unitate espezializa-tuak izango ditu, arreta pertsonalizatu eta komunitarioko ereduari jarraituz.
2025/07/15
Mugikortasuna• 2015etik Lurraldebusen zerbitzua ematen duen enpresa honek 34 autobus ditu Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetan, eta ehun pertsona baino gehiago enplegatzen ditu.
Eroritako piezak Gipuzkoako Artxiboa Historikoan utziko dira behin-behinean. Bestalde, eraikinaren sistema elektrikoan kalteak baztertzeko bigarren berrikuspen bat egiten ari dira.
2025/07/15
Mugikortasuna• Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Lurraldebusen E21 lineak Hondarribiko aireportuaren kanpoaldean geldialdia egiteari utziko dio uztailaren 21etik aurrera eta E30 linea martxan dagoen bitartean (ekainaren 20tik irailaren 30era), Hondarribiko erabiltzaileentzat bidaia erosoagoa egiteko eta, horrela, geldialdi horrek eguneroko joan-etorrietan sortzen zizkien eragozpenak arintzeko.
2025/07/15
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/07/15
Diputatu NagusiaEider Mendoza Larrañagak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, herriko udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara
2025/07/14
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 350.000 euro bideratuko ditu CIDETECen Naturklima laborategiaren ekipamendura, bateriak birziklatzetik datozen materialak karakterizatzeko.
2025/07/10
Lurralde OrekaEtorkizuneko baserritarrek eta Eider Mendoza diputatu nagusiak lehen sektorearen erakargarritasunari eta horrek herritarren ongizate integralean duen eraginari buruz hitz egin dute Zarauzko “Ongizatearen Plazan”.
2025/07/09
OgasunaOgasun eta Finantzetako foru diputatu Itziar Agirrek kanpainaren balorazio positiboa egin du, eta inplikatutako profesionalen lana eskertu du.
2025/07/09
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak Ongizatearen Plaza ireki du goizean Zarautzen; hala nola, ariketa fisikoari, buru osasunari, inklusioari, elikadura jasangarriari edo teknoadikzioei buruzko jarduerak hartuko ditu espazio parte-hartzaileak
2025/07/08
Diputatu NagusiaDiru-laguntzen diseinua elkarteekin lankidetzan egin da eta haiek arduratuko dira bideratzeaz. Enplegurako, tokiko ekonomiarako eta lurraldearen kohesio sozialerako sektore estrategiko bat indartzea dute xede
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Andade GKEak urtebete baino gehiago daramate elkarlanean material sozio-sanitarioari bigarren bizitza bat emateko.
2025/07/08
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/07/07
IngurumenaBirziklatze-tasa % 52,77koa da 2024an, eta gaikako bilketa % 59,22koa da. Hondakinen sorrera % 8 murriztu da 2010. urtearekin alderatuta.
2025/07/07
IngurumenaAutokontsumo kolektiboari esker, Getariako 253 familiak eta saltokik zero kilometroko eguzki-energia jaso ahal izango dute, beren faktura energetikoa % 30 murriztuz eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduz.
2025/07/05
Diputatu NagusiaGipuzkoa hitzaren idatzizko testigantza zaharrenaren milurtekoa ospatzeko ekitaldi nagusia egin dute gaur goizean Tolosan; diputatu nagusiak, BNetako presidenteak eta lurraldeko hainbat eta hainbat alkatek hartu dute parte soka-dantzan.
Foru arduraduna enplegu bereziko zentro honetan izan da, Xabier Txurruka alkatearekin batera, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan du 75 pertsona enplegatzen dituen eta hazten dagoen zentro honek egiten duen lana.
2025/07/03
Lurralde OrekaEkimen berria gaur aurkeztuko da, Basotik Fundazioaren lehen Biltzarraren testuinguruan. Biltzar horrek 100 jabe baino gehiago bilduko ditu gaur arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian; horien baso-kudeaketa jada Fundazioaren esku dago. Urte eta erdian 1.000 hektarea baino gehiago kudeatzen hasiak dira, eta proposamenen onarpen-tasa % 85etik gorakoa da. Horrek guztiak bermatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimen honen arrakasta.
2025/07/03
IngurumenaNaturklimak lehen mailako adituak biltzen dituen nazioarteko topaketa bat hartu du, baterien sektoreko ekonomia zirkularraren erronkak eta aukerak aztertzeko, trantsizio energetikorako funtsezko esparrua baita.
2025/07/03
OgasunaMaiatzera arte metatutako datuek erakusten dute Gipuzkoako enpresen langile kopuruak % 0,7 egin duela gora, 2024ko aldi berarekin alderatuta
2025/07/03
GobernantzaAldundiak lurralde ikuspegia duten hiru ekimen abiarazi ditu segurtasun digitala indartzeko, arreta berezia jarriz udal txikienen digitalizazioan
2025/07/03
Diputatu NagusiaAzurmendik euskal pentsamenduaren, euskal kulturaren eta euskararen alde, nahiz gure herri izaeraren alde eginiko “lan zabala eta sakona” goraipatu ditu diputatu nagusiak.
2025/07/02
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiak Gloria Vázquez izendatu du Ingurumen Administrazioko zuzendari berri, José Ignacio Asensiok zuzentzen duen Jasangarritasun Departamentuaren barruan.
2025/07/02
Ekonomia SustapenaCAFek, Irizarrek, Iberdrolak, Eserguik, Petronorrek, Mondragon Korporazioak eta Energia Klusterrak osatzen dute MUBILekin batera mugikortasun jasangarriaren nukleo estrategikoa. Aholku Batzorde berria 2028ko Plan Estrategikoaren aurkezpenarekin hasi da; plan horrek lurraldea Europako erreferente bihurtuko du berrikuntzan eta mugikortasun adimendunean.