Abarkak egiteko beharrezko produktuak eta materialak

Artisauak 16tik 48 bitarteko larruzko abarkak egiten ditu batez ere, baina, gutxiago badira ere, beste batzuk ere egiten ditu, askoz txikiagoak, oro har ibilgailuetan apaingarri gisa erabiltzen direnak. Egiten dituen abarkak gehienak larru kolorekoak izaten diren arren, 2003. urteaz geroztik abarka beltzak ere fabrikatzen ditu, lehengaia beltzez tindatuta.

Horretaz gain, 1990az geroztik larruzko kutxak edo kaxak egiten ditu, marroiak eta grabatuak. Edertasun handiko lanak dira, eta hainbat neurritan fabrikatzen ditu, batez ere honelako neurriekin: 160 mm luze, 85 mm zabal eta 90 mm altu.

Oinarrizko material gisa behiaren lepoko larrua erabiltzen du, lehen mailakoa, Gernika eta Galdakaoko larru apaindegietan erosia. 16 eta 19 bitarteko abarkak eta neurriko txikienekoak egiteko larrua normalean ardiarena izaten da (1,8tik 3 mm bitartekoa). Gainerakoak 2,5etik 3 mm bitarteko larruaz egiten ditu. Abarka zoruak egiteko goma darabil, nylon harizko crepelina izenez ezagutzen dena, eta arrantzaleen sareak konpontzeko erabiltzen den material bera da, eta merkatuan erosten du. Material horrek larruzko tirak eta kalamua ordezkatu zituen, horiek usteldu egiten baitziren.

Abarkak saltzeko postuaAbarkak saltzeko postua Elgoibarko Gabon-zar eguneko Azokan, 1911. (Indalecio Ojangurenek egindako argazkia)