Aizarnako meatzariak

Iraganean, ikatz erauzketak oso garrantzi apala izan zuen Gipuzkoan. Erauzten zen ikatz mota bakarra lignitoa zen (landare jatorriko erregai minerala, berotzeko ahalmen gutxikoa), eta gaur egun, jarduera hori erabat desagertuta dago. Ikatz hori industria jarduera gutxi batzuetan besterik ez zen erabiltzen, batez ere Urola Arroaren behealdean. Funtsean, ikatz horrekin tuparria kiskaltzen zen (harrearriz eta buztinez osatutako harria), kare hidraulikoa edo zementu naturala eskuratzeko.

Bi ustialekuak, hau da, lignitoarena eta tuparriaren elkarren oso gertu zeuden: lignitoa Aizarnan eta tuparria Zestoa eta Zumaia artean. Horren ondorioz, XIX. mende erdialdetik 1950eko hamarkada arte, eskualde horretan industria jarduera garrantzitsua garatu zen. Ustialekuetatik gertu kokatu ziren lantegietan, kalitate handiko zementua eskuratzen zen.

Aizarnako lignito meatze ustiapenak nahiko garrantzia izan zuen, eta eskualdean eragin handia izan zuen. Meatzariak ziren lignitoa erauzten adituak. Horrez gain, gogoan izan behar da, gazte askok soldaduska lan horretan jardunean bete zutela.