Baliabideak eta prozesua

Gure artisauak eskuz egiten du lan normalean.

Aipatu bezala, tailer bat dauka, 35 metro karratukoa, Debako Calbeton Zumardi kalean, 5. zenbakian. Mahai-gaineko zulagailua, fresatzeko makina txiki bat, zerra elektriko bat eta banku-torloju bat, besterik ez dago bertan. Mahai handia dauka lan egiteko eta hainbat armairu eta apalategi, amaitu dituen obrak edo amaitzeke dituenak berriro lantzeko, eta lan egiteko behar dituen beste material batzuk.

Artisaua, lanean murgildutaArtisaua, lanean murgilduta.

Erremintek ardura handiko eginbeharra hartzen dute tailagileen jardueran. Zuriñek, besteak beste honako hauek erabiltzen ditu: gubiak, trintxak, mazoak, konpasak, eskuairak, arraspak, mozteko xaflak eta piezak finkatzeko sarjentak eta zizelak. Erreminta horitako batzuk artisauak berak birlortu ditu.

Lanerako erabiltzen duen lehengai nagusia zura da. Zur hori guztiz lehor zur eta egonkortua egon dadin saiatzen da, bere horretan mantenduko delako, zartatu edo tolestu gabe. Gainera kasu bakoitzerako egokiena iruditzen zaion materiala erabiltzen du. Zura zurgindegietan lortzen du, hala behar badu. Bere lanak eskatzen dizkion gainerako materialak merkatuan erosten ditu.

Zuriñek, lehenbizi marrazki bat egiten du, zein neurritako zura beharko duen jakiteko. Egindako marrazkia zurean egiten hasten da, zizelkatzen. Jarduera hori da denbora eta trebetasun gehien eskatzen dizkiona. Amaieran, leundu egiten du, eta argizaria eman. Nahiago izaten du zura bere jatorrizko kolorean utzi.

Zuriñe Gradilla egurra lantzenZuriñe Gradilla egurra lantzen.