Mendi Arte Tailerra

Argazkia: Yulen ZabaletaArgazkia: Yulen Zabaleta.

1988ko urteaz geroztik Donostiako Gros auzoko Galtzada Nagusia kaleko bere estudio-lantegian egiten du lan, eta bertan erakusten du halaber. Izan ere lokal horiek, lantegiaz gain, galeria ere badira, bertan ikusgai baitauzka eskultura, tailla eta pintura lan ugari. Egin dituen lan gehienak argazkiz dokumentatuta daude, formatu digitalean; horregatik, argazki-bookak dauzka, enkarguzko obrak egin ahal izateko.

Antxon Mendizabal “Mendi” (Argazkia: Yulen Zabaleta)Antxon Mendizabal "Mendi" (Argazkia: Yulen Zabaleta).

Museo-lantegia ere badira lokalak, eta bertan ikus ditzakegu bere lanean egun erabiltzen dituen tresnak, hala nola gubiak, trintxak, mazoak, zerrak, karrakak, arraspak, etab., antzina erabiltzen ziren beste batzuekin batera, horien artean dira eta, esaterako, kurbiak, marrusketak, trontza-zerrak, barailak, ginbaletak, neurtzeko tresnak eta Euskal Herrian antzina zura lantzeko erabiltzen ziren bestelako batzuk. Zuraren arteari buruzko liburuek, eta oro har arteari buruzkoek liburutegi txiki bat osatzen dute, eta marrazketa eta diseinurako mahai bat ere badauka, ikasleentzako praktika-ariketatzat balio duten marrazki eta obra txiki ugari-ugarirekin batera.