Gaur egungo trokelgileak

1960ko hamarkadatik aurrera, elektrohigadura eta aurrerago zenbakizko kontrola erabiltzen hasi zirenean, lanbidea desagertzen joan zen, baina oraindik trokelgileak behar dira lan zehatz batzuetarako: esaterako pieza zehatz batzuk egiteko eta estanpa edo trokelei azken ukitu edo akabera emateko.

Azken hamarkadetan teknologia-aurrerakuntza handiak egon diren arren (elektrohigadura, zenbakizko kontrola), metalezko piezen estanpaziorako erabiltzen diren trokelak egiteko, usadiozko trokelgileak oraindik oso garrantzitsuak dira forja-lantegietan.

Horrez gain, trokelgileek iraganean eduki behar ziren trebetasun berak izan behar dituzte gaur egun ere, eta hori eskarmentu handiari esker bakarrik lortu daiteke. Halaber, eskarmentua txikiagoa izan daiteke, langileak ikastaldian ezagutza tekniko-profesionalak behar bezala ikasten baditu.

ErremintakTrokelgileek erabiltzen dituzten funtsezko erremintak (argazkia Amaia Ros 1996.05)

Usadioz, trokelgileak oso langile prestatutzat jo izan dira, eta ikastaldia amaitzean ofizial maila eskuratzen zuten. Gizartean ere estimu handia zitzaien. Soldata ere ohiko esku-langileena baino hobea zen, nahiz eta batzuetan, somara lan egitearen eta sarien ondorioz, soldata prestakuntzaren araberakoa ez izan.

TrokelgintzakTrokelgintzan, eskuz egiten diren eragiketetan trebetasun handia eduki behar da. (argazkia Amaia Ros 05.1996).