Iragana reproduzitzen

Gure herriak ondare izugarri baliotsua du labar-pintura eta grabatuetan. Bereziki nabarmentzekoak ditugu Ekain eta Altxerriko haitzuloetakoak, Goi Paleolitoko Madeleine aldikoak, 2008an Unescok Gizateriaren Ondare izendatuak.

Gipuzkoako lurretan daude biak, Debako udalbarrutian Ekaingoa, eta Aiakoan Altxerrikoa. Horietako lehenaren ezaugarri nagusia zaldi pintatuen kopuru handia eta pinturaren beraren bikaintasuna da, eta bigarrenarena bisonte eta, neurri txikiagoan, beste animalia batzuen grabatu ederrak.

Eta harrigarria da gure artista/eskulangileetako bat iragana erreproduzitzen ahalegintzea; izan ere, Ekain eta Altxerriko animalia-panelen kopia eder askoak egiten ditu. Aurrekoek eginak alde batera utzita, iraganekoa erreproduzitzeak eskatzen duen teknikaren ezagutza sakonaz sorkuntza agertzen da, bere berritze ahalmena eguneroko bizimoduko hainbat alderditan aplikatzen hasten den egilea.