Jesus Maria Arsuaga artisaua

Jesus Maria Arsuaga Azpillaga (Irura, Gipuzkoa, 1941) lehen mailako ikasketak jaioterrian bertan burutu ondoren, Tolosako Lan Eskolan sartu zen. Hainbat lekutan aritu ondoren, Zizurkil eta Adunako lantegietan jardun zuen, mekaniko ospetsua izatera iritsi arte.

1971. urtean hasi zen xaregile lanetan (beste lanbidearen osagarri bezala), orduan 90 urte zituen Jose Ameztoy xaregile ospetsuaren gidaritzapean hasi zen.

Lanbide horretan aritzeko, Jesus Mariren hitzetan, pilota-mundua maitatu behar da bere modalitate guztietan. Era berean, beharrezkoa izango da esku-langintzan trebea izatea. Ondo egindako lanaz gozatzen jakiteak eta zaleen gozamenak ere lagungarri dira.

Jesus Maria ArsuagaJesus Maria Arsuaga. (Argazkia: Javier Carballo).