Lanabesen garrantzia

1950eko hamarkada erdialdera arte, ereduak eskuz egiten ziren, lanabes edo erreminta ugari erabiliz. Askotan, erreminta horiek eredugileak berak asmatzen zituen, merkatuan erositako tresnak bere beharretara egokituz.

Tresna garrantzitsuenen artean aipagarriak dira gubia, trintxa, ertzak borobiltzeko arrabota, mazoa edo mailua, arrabota, garlopa edo arotz-arrabota luzea, arrabota fina, gainazal kurbadunak leuntzeko bozela, marrusketa, zeioa, zerra, branila eta arraspa.

Eredugileek  erreminta ugari erabiltzen zituztenEredugileek erreminta ugari erabiltzen zituzten.