Lanbide galduak

Gure herrialdean aldaketa handiak ari dira gertatzen “tradizional” esaten diogun eskulangintzan, asko eta asko dira eta hainbat arrazoi tarteko galdu diren lanbideak. Arrazoi horien artean bat aipatzearren, eskaera desagertu izana aipa dezakegu, idietarako kopeten eta uztarrien, bastaginen edo meatzaritzarekin lotutakoen kasuan ikusten dugun moduan. Baina iraultza teknologikoa ere hor dugu, hau da, ondasunak modu industrializatuan fabrikatzea kostu txikiagoz, eta ezin ahantzi produktuen inportazioa, ezen erosle askoren iritziz gure eskulangileek eginen berdinak izaki askoz merkeago iristen dira gurera.

Hauekin guztiekin batera, gure ferietan garbi ikusten dugu gero eta gehiago direla etxea apaintzeko objektuak edo erabilera pertsonalekoak, elikadurarekin lotutakoen gorakada brida gabearekin batera.

Hileta-arotzen lanbidea gizarte antolaketaren modu berriek desagertzera eraman zuten lanbideetako beste bat da. Espero dezagun, baina, gure oroimenean behintzat bizirik segitzea.

hiletaVenancio Iraolaren hileta Beasainen, 1930ean. (Martín García Garmendiak lagatako argazkia).