Landa eremuko postariak

Landatar eta hiritar postarien arteko diferentzia zen landatar postariek denbora partzialean eta autonomia handiagorekin lan egin zezaketela. Beren ardura zuten postetxe-administrarien exijentzia askoz ere txikiagoa zen. Landatar postariek gainera uniformerik gabe lan egiten zuten; bazuten ordea egiaztagiri eta bereizgarriak (besokoa eta plaka). Bazuten, halaber, eskualdeko bulego bat, eta postontzia edo postontziak korrespondentzia uzteko. Publikoa artatzeko ordutegiaren barruan igorpenak eta itzultzeak ere hartzen zituzten eta postetxeetako bitartekari lanak ere egiten zituzten.

Tren geltoki hurbilenekotik edo beste edozein bidalketa baliabideri zegokion lekutik (Postetxeak batzuetan beste norbait kontratatzen zuen korrespondentzia bere lekura eramateko) korrespondentzia zakuak jasotzen zituzten, baita igorpenak eta itzultzeak ere, aldez aurretik beren ardura zuen postetxeak kontabilizatuz, betiere.

Banaketa hirietan baino zailagoa zen, posta-hartzaileen helbideak barreiaturik egon ohi direlako landa eremuetan. Iragan mendeko berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetan, lurraren orografiak uzten zuenean, usu ikusten ziren posta-banatzaileak banaketa bizikletan egiten. Batzuetan postariaren etorrera gertakizun garrantzitsu bihurtzen zen soldadutzan ziren semeen edo urruti ziren familiakoen berriak iristen zirelako. Ustekabeko gutunen bat iristen zenean, ordea, nolabaiteko kezka sortzen zen posta-hartzailearen ingurukoen artean, holakoek sarri albiste lazgarriak ekartzen zituztelako.

Hiriko eta landako postarien ordainsarien artean alde handia zegoen, batzuk zein besteek lanaldi oso lan egiten bazuten ere. Hala, hirurogeita hamarreko hamarraldian, hiriko postariek 40.000 pezeta inguruko soldata jasotzen zuten, landa eremuetakoek ordea 7.500 pezeta baino ez.

Gaur egun 11.000 postari dira landa inguruan ari direnak, hau da, postari zerrenda osoaren ia bostena.

monumentua BarakaldonPostariaren omeneko monumentua Barakaldon, Fernando Gómezen argazkia.