Maisu Tailagileak

Lehenagoko lan batean adierazi dugun moduan, tailagileak batez ere zurezko altzarien apaintze lanetan espezializatuta daude. Duela gutxi samar arte, eginkizun hauek eskulangileen ardura izan dira.

Lanbide hau ikasteko prozesuan, maisuak lanean ikustea funtsezkoa izan da historian zehar, eta honekin batera, eta batez ere, denbora luzean zeharreko jarduera, praktika alegia, sarritan maisuek esanari jarraiki egina. Hala eta guztiz ere, jarduera hau ongi ezagutzen dutenek oso zail ikusten dute maila handiko tailagile izatera iristea, hau da, bere lanaz artisten pare jartzen direnen mailara iristea, berezko dohain batzuk izan gabe, esate baterako lan hau eginez gozatzea eta esku trebe-trebeak izatea.

Maisuaren figura, beste lanbide askotan bezala, oso garrantzitsua izan da. Are gehiago, tailagileen kasuan zenbaitetan benetako artelanak sortzera iritsi dira. Adibide paradigmatiko bat Jesus Berezibar “Txopa” eibartarrarena da. Bere herrian eta inguruetan eskulangile eta maisu gisa lan asko egin ostean, Venezuelara joan zen, eta lan bikain askoak utzi zizkigun.