Merkatua eta etorkizuna

María Begoñak eta Francisco Javierrek garrantzi handia ematen diete eskulangintza azokei, horien bidez jendaurrean agertzen baitira, harreman zuzen batez. Artista/eskulangile hauek, zehazki, Segovia, Toledo eta beste hainbat tokitan egindako sariketetara joan izan dira. Gaur egun, Arbasoren kide direla, bere merkaturatze-jarduera neurri handiago batean EAEn biltzea aurreikusten dute.

Artista/eskulangile hauen iritziz “ez da erraza gaur egun eskulangintzatik bizi izatea”, eta etorkizuna ere ez da batere argi ikusten. Horregatik, prest daude bere produktua banatzeko merkaturako bide berriak aurkitzeko, dagoeneko badute web orria eta erakusketa ere bai bere instalazioetan, eta artikulu honen bidez deialdi bat egin nahi dute, euskal eskulangintza sustatzen lagundu dezagun eta denona eta denontzat den jarduera-arlo hau gal ez dadin.

Beiragileek erreproduzitutako obretako batzukBeiragileek erreproduzitutako obretako batzuk. (Argazkia: C. U.).