Merkatuaren inguruan

El Telar tailerrak ez du bere jarduera promozionatzeko ezer berezirik egiten, baina artisautza azoketara bai bertaratzen da. Gure herrian alfonbrak konpondu eta zaharberritzeko eskaintza profesional urria dagoenez, errazagoa da eskaerak izatea.

Artisau honek neurrizko optimismoa adierazten du bere espeziali-tateko merkatuaren etorkizuneko bilakaeraz; izan ere, kultur ondarea berreskuratzeko interesa handitzen ari dela suma daiteke, eta litekeena da alfonbren kasuan ere gauza bera gertatzea.

Telarrera iristen diren alfonbra gehienak turkiarrak, pertsiarrak edo hispanoarabiarrak dira. Soledadek azpimarratu nahi izan du XX. men-dearen berrogei eta berrogeita hamarreko hamarkadetan Espainian jutezko bilbea eta irazkia zuten alfonbra ugari egin zirela, eta horiek ilez egindakoak baino lehenago hondatzen direnez, jabeek zaharberritzera eraman behar izaten dituzte alfonbra horiek.

Soledad Santistebanek XIX. mendeko tamaina handiko alfonbra ugari zaharberritzen lan egin du, bai eta neurri ohikoagoak dituzten XX. mendearen hasierako alfonbra ugarirekin ere.

Argazkiak: Carmelo Urdangarin