Miguel Urroz artisaua

Migel Urroz Arrastio, 1936ean Oitzen, Nafarroako Baztaneko bailaran jaioa da. Garai hartan ohikoa zen bezala, hamaika urte bete berriak zituela, Felix Mindibarriren aroztegian hasi zen lanean Donamarian. Hamabost urte zituela, Iratiko basoan hasi zen lanean bideak garbitzen eta zuhaitz enborrak garraiatzen. Soldaduska egin ondoren eta Huescako mendietan egonaldi motz bat egin ondoren, Frantziara joan zen eta han hamahiru urte egin zituen lanean (1960-1973), horietako zortzi basogintzan eta bost eraikuntzan. Gero, Lesakako laminazio lantegian lanean hasi zen, eta han hogeita bat urte egin eta gero erretiroa hartu zuen.

Nolanahi den ere, Migel Urrozek, erretiroa hartu baino askoz ere lehenago, lantegiko lanaz gain zur-artisautzan lan handia egiten zuen etxean, Oitzeko Etxezarrea azpiko lantegian.

Artisautza lana bere aita Fantziskorekin (1902-1977) eta Gaztelunerriko (Nafarroa) Constantino Ansorekin ikasi zuen.

Utensilios de maderaEzpel egurrez egindako sukaldeko tresnak (Argazkia: Javier Carballo)