Atzealdea 2022eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

2022eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

Ekitaldi proposamenak Gipuzkoa Kultura webgunearen bitartez egin daitezke ekainak 1era arte

2022eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

Astelehen honetan aurtengo gaia eta xehetasunak azaltzeko eginiko bilera telematikoaren ondoren, proposamenak bidaltzeko epea ireki da, eta ekainak 1ean itxiko da.

Martxoak 25eko bilera telematiko horretan, Gipuzkoako hainbat erakunde, elkarte, museo, kultura-eragile edo artistek parte hartu zuten. 

Saioan proiektua zertan oinarritzen den azaldu zen, 2021ko edizioaren balioespena egin zen eta ideiak eta aurtengo gaia (Jasangarritasuna) jorratzeko ikuspegi eta ideia ezberdinak eman ziren. 

“Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio Sostenible" lelopean aurtengo jardunaldien helburua kultur ekintzen jasangarritasuna sustatzea da, ondarea babesteko eta datozen belaunaldiek ere ondare horretaz gozatzeko aukera izan dezaten. 

Bilera honetan Maria Jose Tellería, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia;  Iñaki Arrieta Euskal Herriko Unibertsitatea -  Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila; Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzako graduko Sara Recalde, Gabriela Vives Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen zerbitzuburua eta Ane Rotaeche - (K6 Gestión Cultural) Ondarearen Europako Jardunaldietako bulego teknikoa parte hartu zuten. 

Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko proposamena bidaltzeko esteka: 
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/ondarea/proiektuak/europako-jardunaldiak

Parte hartzeko gida deskargatu, aholkuz eta inspirazioz beteta: https://www.gipuzkoa.eus/documents/4558908/4598417/22_OEJ_PARTE+HARTZEKO+GIDA_GIPUZKOA.pdf/6d586379-1747-6a31-e6be-fecb16ceb6ae 

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK
Kontsultatu Garapen Jasangarrirako Helburuak, zure praktika kulturalak jasangarriagoak eta ingurumenarekiko errespetagarriagoak izan daitezen

Bileraren bideoa hemen ikus dezakezu: https://www.youtube.com/watch?v=MgMraHvyIHk 

Aurkezpenaren PowerPointa eskuragarri dago hemen