Atzealdea

Urteko seriea, berriz?

Urteko seriea, berriz?

IKUSI

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena:  Esaldia maiz errepikatzen da: astero "urteko seriea" estreinatzen da. Baina, benetakoa al da edo publizistek eta komunikabideek sektorearen ekoizpen zabalaren artean estreinaldi bat nabarmentzeko sortutako maniobra?

Galdera horri erantzuteko, serie-kritikari talde bat izango dugu gure artean eta, aldi berean, urteko seriea izateko aukera duten hautagaiak aurkeztuko dizkigute.

Partehartzaileak: Enric Albero, Victor M. González, Aloña F. Larrechi, Javier Zurro

Antolatzailea: KulturFactory

Grabazioa: Quartan