Atzealdea

DONOSTIAKO ORFEOIA

DONOSTIAKO ORFEOIA

2022. urteko jarduerak

Herria: Donostia

Web orria: www.orfeondonostiarra.org

E-posta: sgeneral@orfeondonostiarra.org

Gaia: Musika

Mezenasgo egoera: IS deklaratua

1897an sortua, Donostiako Orfeoiak Espainiako abesbatzarik garrantzitsuena da. Bere kanta sortan aurki ditzakegu ehun bat obra sinfoniko-koral, opera eta zarzuelako berrogeita hamar bat obra, eta folklore eta polifoniako obra ugari ere bai.

Hasierako amateur-izaerari eutsi badio ere, Orfeoiak profesionaltasunez egiten du lan, urtero 35 eta 40 kontzertu inguru eskainiz batez beste. 1987tik José Antonio Sainz Alfaro da zuzendaria.

Espainiako musika-jaialdi garrantzitsuenetan hartzen du parte maiz. Donostiako Musika Hamabostaldian ia urtero parte hartu du, haren Urrezko Domina eman ziotelarik 1997an edo Santanderrekoan. Kanariak, Granada, Peralada, Cuenca eta Soriakoetan ere eskuarki hartu du parte. Europako hainbat jaialditara gonbidatu dute, besteak beste, Salzburgokora, Rhinekora, Ruhrtriennalera, Luzernako Jaialdira, Parisko Saint Denisekora, Frantziako Orangeko Chorégiesera eta Londresko Proms kontzertuetan.

Orfeoia gidatu duten maisuen artean honako hauek dira aipatzekoak: Abbado, Argenta, Barenboim, Chailly, Dudamel, Frühbeck, Gergiev, Heras-Casado, López Cobos, Maag, Makerras, Maazel, Mandeal, Markevich, Masur, Mehta, Mena, Muti, Nézet-Séguin, Ozawa, Plasson, Pletnev, Rattle, Salonen, Saraste, Sokhiev, Stokowsky, Temirkanov, Ticciati, Víctor Pablo Pérez edo Zedda.

Lankide izan dituen orkestren artean hauek dira aipagarrienak: Berliner Philharmoniker orkestra, Czech Philharmonic Orchestra, Dresdner Philharmonie, English Chamber Orchestra, Royal Liverpool Philharmonic, Orchestra Filarmonica della Scala, Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionala, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo orkestra Sinfonikoa, Rundfunk-Sinfonieorchester Berlin, Errusiako Orkestra Nazionala eta BBC Symphony Orchestra. 200 grabaziotik gora egin ditu.