Atzealdea

Goenkaletik Go!azenera. Telebistako Euskal Fikzioa.

Goenkaletik Go!azenera. Telebistako Euskal Fikzioa.

IKUSI

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena: Telebistarako euskal fikzioak ibilbide luzea egin du gaur arte. “Goenkale” telesaila da telebistarako euskal fikzioaren mugarrietako bat, 21 urtez eman ondoren. Gaur egun “Go!azen” da euskal telebistaren fenomeno berria: batez ere gazteenen artean arrakasta duen telesaila, fikzioa eta musika uztartzen dituena. Xabi Zabaleta -”Go!azen”en sortzaileetako bat-, Ainhoa Larrañaga -aktore protagonistetako bat- eta Olatz Beobide -Goenkaleren errealizadorea- euskal fikzioaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz arituko dira.

Parte-hartzaileak: Gaizka Izagirre, Olatz Beobide, Ainhoa Larrañaga, Xabi Zabaleta

Antolatzailea: KulturFactory 

Grabaketa: Quartan (campo siempre presente)